Abenduaren 1a From Wikipedia, the free encyclopedia
HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna abenduaren 1ean ospatzen da, eta GIB/HIESaren pandemiaren aurkako aurrerapenak ezagutaraztea du helburu.[1] 2020ko HIESaren Aurkako Nazioarteko Egunaren leloa "Elkartasun globala, erantzukizun partekatua" da.[2]
HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun LGBTQIA+ awareness period (en) |
Honen izena darama | Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea |
Commemorates (en) | Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea |
Indarraldi | 1988ko urriaren 27a - |
Egun | Abenduaren 1 |
Fundatzailea | Osasunaren Mundu Erakundea |
Argumentu nagusia | Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea |
Antolatzailea | GIB/HIESaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratua eta Nazio Batuen Erakundea |
Webgune | un.org… |
1988ko abenduaren 1ean ospatu zen lehenengoz.[3] Osasun Ministroen Nazioarteko Biltzarrean, 1988a "HIESari buruzko Komunikazio eta Lankidetzaren Urtea" izendatu zuten.[4]
Munduko Osasun Erakundeak (OME) abenduaren 1a HIESaren Aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna deklaratzeko promosamena egin zuen eta Osasunaren Nazioarteko Batzarraren eta NBEren Batzar Nagusiaren babesa izan zuen.[5]
1988ko urriaren 27an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 43/15 Ebazpenean abenduaren 1a HIESaren Aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen OMEren proposamena aurrera eramanez.
1988tik 2004ra, ONUSIDAk HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna antolatzearen ardura zuen, baina 2005etik aurrera WAC-World Aids Campaign erakunde independentearen esku utzi zuen.
2011n ONUSIDAK egunaren izena aldatu zuen, "borroka" hitzak gerra kutsua zuelakoan "ekintza" hitza proposatuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.