From Wikipedia, the free encyclopedia
Hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsuak (ingelesez: Important Bird Area - IBA, frantsesez: Zone importante pour la conservation des oiseaux - ZICO, gaztelaniaz: Áreas importantes para la conservación de las aves - AICA) BirdLife International nazioarteko erakundearen programa da; honen bidez hegaztientzat mundu osoko leku garrantzitsuenak identifikatu, dokumentatu eta babestu nahi dituzte.
Ekimen hau BirdLife International erakundearen eskutik 1985ean sortu zen ingurumen babesarako tresna garrantzitsu moduan. Horren bidez hegaztienetzako garrantzia duten toki guztien babesa lortu nahi zuten.
IBA zerrenda tresna erabilgarria da zientzialarientzat, bereziki babeserako proiektuak bultzatzeko eta biodibertsitatearen gainean zenbait proiektuk izan dezaketeen eragina ebaluatzeko garaian. Informazio guztia datu-base batean sartzen dira.
Esan dugun bezala 1980. hamarkadan BirdLife International eta Wetlands International erakundeek Europa mailan ikerketa desberdinak burutu zituzten. Lan horietan garrantzi handiko lurraldeak identifikatu zituzten; haientzat babesaren beharra oso garbi ikusi zuten. 1989an lehenego BIA inbentarioa plazaratu zen. Lan horretan 400 espezialistek hartu zuten parte eta 41 estatuetan 2.444 toki definitu zituzten. 1995ean horien %50rentzat babesa maila desberdinak lortu ziren. Erabilitako metodogologia BirdLife Internacional sarea zegoen herrialdi guztietan zabaldu zen eta 2005ean 168 estatuetan 6.733 IBA definitu ziren. 2013an, mundu osoan, 10.000 baino gehiago dira identifikatutako tokiak.
Gaur egun BIA irudia nazioarteko mailan onartuta dago eta Europar Batasunak ere bere legedian jaso du.
IBA bat identifikatzen da tokian hegazti adierazkeak aurkitzen direnean. Hegazti horiek lau kategorietan definitzen dira:
Lau irizpide orokor hauekin lurraldez lurralde irizpide espezifikoak daude:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.