From Wikipedia, the free encyclopedia
Herodes I.a Handia[1] (Axkelon, K.a. 73 – Jerusalem, K.a. 4) juduen erregea izan zen.
Herodes I.a Handia | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Edom, K.a. 73 | ||
Heriotza | Jeriko, K.a. 4 (69/70 urte) | ||
Hobiratze lekua | Herodion | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna | ||
Familia | |||
Aita | Antipater the Idumaean | ||
Ama | Cypros | ||
Ezkontidea(k) | Malthace (en) Mariamne (en) ezezaguna Doris (en) Cleopatra of Jerusalem (en) Mariamne (en) Elpis (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Herodiar dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa, politikaria eta monarka | ||
Lantokia(k) | Judea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | paganismoa judaismoa |
Galileako eta Zelesiriako gobernaria (K.a. 47-46) izan ondoren, Erromara alde egin behar izan zuen Hirkano II.arengandik ihesi. Marko Antonioren eraginez, erromatarrek juduen erregetzat onetsi zuten (K.a. 40) eta erromatar legioen laguntzaz Jerusalem hartu zuen (K.a. 37). Actiumgo guduaren ondoren (K.a. 31) Oktavioren alde jarri zen. Aginpidea indartzeko xedez, asmondarrak, berearekin etsaiturik zegoen familia, suntsitu zituen, Hirkano II.aren biloba eta haren emazte Mariamna barne. Zesarean eta Samarian obra publiko handiak eginarazi zituen, eta Jerusalemgo tenplu berria eraikitzen hasi zen.
Azken urteetan, haren hamar emazteek emandako semeen arteko gatazka ugari sortu ziren. Herodesen heriotzaren ondoren, bizirik zirauten hiru semeen artean partitu zuten erreinua: Arkelao, Herodes Antipas eta Herodes Filipo Tetrarka.
Bibliaren arabera (Mt 2:16), Jesus jaioberria galdu nahirik Belengo haurren hilketa agindu zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.