Iberiar goi-lautada
From Wikipedia, the free encyclopedia
Iberiar goi-lautada[1] (gaztelaniaz: Meseta Ibérica edo Meseta Central) Iberiar penintsularen erdialdean goi-ordokia da. Espainiako erdialdean dago, eta haren ia lurralde osoa betetzen du. Geologiaren aldetik, Paleozoikoko Mendigune Hesperikoan du sorrera; mendigune hura, higaduraren eraginez, goi-ordoki bihurtu zen.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Iberiar goi-lautada | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 650 m |
Mota | goi-lautada eta eskualde geografiko |
Azalera | 400.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°30′N 3°30′W |
Estatu burujabe | Espainia |
Leku geografikoa | Iberiar penintsula |
Itxi
Goi-ordokiaren batez besteko altuera 600 metro da, baina iparraldeko zatia altuagoa da hegoaldekoa baino.
Alexander von Humboldt izan zen goi-lautada hori aipatu zuen lehena, XIX. mendean. Ordu arte, lurralde hori ez zen Iberiar penintsulako gainerako lurretatik bereizia zen goi-lautada bakartzat hartzen.