Igorreko ziklo-krosa
ziklo-kros lasterketa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Igorreko Nazioarteko Ziklo-krosa 1977 urteaz geroztik Igorren (Bizkaia) jokatzen den ziklo-kroseko lasterketa da. Olabarriko zirkuituan izaten da, herrian bertan. 1979 eta 1993 urteen bitartean Igorreko Ziklo-krosa San Kristobalgo zirkuituan egiten zen, baina 1993. urtean Ziklo-kroseko Munduko Koparen agerpenarekin beste leku bat bilatzeko beharra sortu zen, horregatik zirkuitua Olabarri auzora mugitu zen.
Datu azkarrak Eskualdea, Modalitatea ...
Eskualdea | Igorre |
---|---|
Modalitatea | ziklo-krosa |
Lehenengo edizioa | 1977 (gizonezkoak) 2016 (emakumezkoak) |
Edizio kopurua | 43 (2018) |
Lehenengo irabazlea | Jose Mari Yurrebaso |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Daniele Pontoni (6) Emakumezkoak: hainbat (1) |
Amaierako edizioa | Gizonezkoak (2018): Javier Ruiz de Larrinaga Emakumezkoak (2018): Luisa Ibarrola |
Itxi
Lehen garailea Jose Mari Yurrebaso izan zen eta Daniele Pontoni (6) eta Sven Nys (5) dira garaipen gehien lortu dituzten txirrindulariak.