Iker Iriarte
bertsolari, gai-jartzaile, aurkezle / From Wikipedia, the free encyclopedia
Iker Iriarte Iribar (Alegia, 1984) bertsolari ibili da eta ezaguna egin da batez ere bertso saio batzuetan aurkezle eta gai jartzaile ibiltzen delako.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Iker Iriarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alegia, 1984 (39/40 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Itxi
Alegiako Zazpi Astoren Gainean bertsozale taldearen bidez hurbildu zen bertsolaritzara. Hainbat sariketa eta txapelketetan aritu da gai-jartzaile moduan, eta azken urteotan plazaz-plaza ere badabil. Alegiako eta Harituz bertso-taldeetako kide, eta Alegiako bertso-eskolako irakasle hainbat urtetan.[1][2][3]