From Wikipedia, the free encyclopedia
Ile androgenikoa pubertaroan eta nerabezaroan androgeno-maila (gizonezkoen sexu-hormonak)[1] handitzeak eragiten du. Ile-folikuluek androgenoei erantzuten diete, batez ere testosteronari eta haren deribatuei. Haren hazkunde-erritmoa azkartu egiten da, eta gero eta luzeagoak eta lodiagoak bihurtzen dira.
Androgenoekiko sentikortasun desberdinak dituzte gorputzeko zonaldeen arabera. Testosteronaren maila handitzearen ondorioz, ile androgenikoa agertzeko sekuentziak gorputzeko hainbat ataletako sentikortasuna islatzen du. Pubiseko eremua da sentikorrena, eta, beraz, hantxe hazten da lehenik.
Pubisa eta besapeak dira, bi sexuetan, ile androgenikoaren garapen handiaren ondorioz ile terminal bihurtzen diren giza gorputzeko atalak.
Ilearen banaketari dagokionez, dimorfismo sexual nabarmena dago: gizonetan ile terminal bihurtzen den eremu gehiago daude (bizarra, bularra eta sabelaldea hazten diren eremuak); emakumeek, berriz, ile gutxiago dute, eta hori, gainera, ez da hain nabarmena. Antolaketa genetikoak pertsonen sexua eta androgenoen banakako hazkundea zehazten ditu, eta, beraz, baita ile androgenikoaren garapena ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.