From Wikipedia, the free encyclopedia
Ilham Tohti (uigurreraz: ئىلھام توختى, Ilham Toxti; txinera tradizionalez: 伊力哈木·土赫提; pinyinez: Yīlìhāmù Tǔhètí; Atush, Xinjiang, 1969ko urriaren 25a) uigur etniako Txinako ekonomialari eta aktibista da.
Ilham Tohti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Artux (en) , 1969ko urriaren 25a (54 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Northeast Normal University (en) Minzu University of China (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea, unibertsitateko irakaslea eta ekonomialaria |
Enplegatzailea(k) | Minzu University of China (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Changchun hiriko Ipar-Ekialdeko Unibertsitate Normalean graduatu ondoren, Beijingera joan zen eta Txinako Minzu Unibertsitateko ekonomia fakultatean irakatsi zuen.[1]
2006an UyghurOnline.com webgunea sortu zuen han eta uigurren arteko harremanak hobetzeko. 2008an Txinako administrazioak webgunea blokeatu zuen.
Irratian egindako elkarrizketa batean Xinjiang probintziako migrazio-politikak kritikatu ondoren, 2009ko martxoan atxilotu zuten.[2]
2014ko urtarrilean, berriz ere atxilotu zuten amarekin batera. 2014ko irailaren 23an, separatismoagatik biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten, eta haren ondare guztia konfiskatu zioten. Apelazioa ezetsi egin zen.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.