Irimo
Euskal Herriko mendia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Irimo Urretxun (Gipuzkoa) dagoen mendia da, Kortazar edo Muneta (749 m) tontarrekin lerroa osatzen duena, 896 metroko altuerakoa. Deba eta Urola ibaietako arroen artean gelditzen da mendilerroa.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Irimo | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 901 m |
Prominentzia | 284 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°06′09″N 2°20′08″W |
Mendikatea | Irukurutzetako mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Urola Garaia |
Udalerria | Urretxu |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Urretxutik |
Itxi
Gailur honek, eta beste seiek, Urretxuko zazpi puntak osatzen dituzte: Meaka, Trintxuleku, Arrizuri, Losakate, Buzoi, Arbeleta eta Irimok berak. Antzuola ere abiapuntua izan daiteke. Hainbatetan, Irimo tontorra, gurutzearen erreplika txiki bat duena tontorrean, eta Irimoko gurutzea nahasten diren arren, Irimoko gurutzea tontorretik 260 metro ekialdera dago. Urretxu ta Zumarragatik ikusten dena izanik.
Bere magalean Santa Barbara baseliza eta Ipeñarrieta jauregia daude.