From Wikipedia, the free encyclopedia
Izar gorria (Clathrus archeri) Phallaceae familiako onddo familia australiar edo neozeelandarraren parte den basidiomizetoa da, Euskal Herrian eta Europan espezie inbaditzailea, 20. mendean ikusia lehen aldiz, eta hedatzen jarraitzen duena 21. mendean.[1]
Izar gorria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Phallales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Phallaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Clathrus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Clathrus archeri Dring, 1980 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Lysurus archeri | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Originala da, eta izar itxurako lore gorrixka bat dela ematen du, azkenean marra beltz batzuk baino ez dira geratzen. Usain higuingarria du, baina intsektuak erakartzen ditu eta hauek esporak sakabanatzen dituzte.
Ez du inolako interesik sukaldaritzan.
Sinonimoak Anthurus archeri. (Berkeley) Fischer, Anthurus muellaritus. Kalch. E Cooke
Europan aurkitu zuten lehen aldiz 1914an, Frantziako Saint-Dié-des-Vosges barrutian.[2] Susmoa da Lehen Mundu Gerran iritsi zela leku horretara, soldadu australiar edo zeelandaberritarren eta haien bazkaren zaldiei finkatutako esporen bidez, edo, besterik gabe, soldaduen botetan.
Beste teoria batek Frantziako Bordeleko inguruko artile langintzan kokatzen du bere jatorria, esporak hego hemisferiotik artiletan bidaiatu baitzezaketen[3]. Iberiar Penintsulan, berriz, 1963an aipatu zen lehenbizikoz, Gipuzkoan hain zuzen. 21. mendean hedatzen jarraitzen du, arraroa izatetik ohikoa bihurtzera igarotzen ari da[4].
Kolore arrosa gorriztako lauzpabost garro izaten ditu. Garroek arrautza bat dute sorburu, eta arrautzaren barnealdean esporak egoten dira, masa lirdingatsu eta kirasdunean babestuta.
Udan eta udazkenean agertzen da, belar-guneetan eta haritzen azpian gehien bat[4].
Peridioa: Arrautza ia esferikoa, 2 eta 6 cm. arteko diametrokoa, goialdea lautua eta oinarrian kordoi zuri edo bioleta koloreko luze bat du, barne-egitura salatzen duten jostura-lerroak ditu. Gelatinazko geruza zuri-okrea, goialdean pitzatu egiten da hainbat norabideetan, karpoforoaren irteera errazteko.
Karpoforoa: Bolbaren barruan sartuta dagoen oin antzeko batez osatua dago, hortik abiatzen dira puntan amaitzen diren forma triangeluarreko kimu sorta bat, lore-itxuran okertuaz irekitzen direnak. Normalean 5 kimu izaten dira, 9-12 cm. luze direnak. Haragia harroa du, karpoforoaren kolorea arrosa da kanpoaldetik, eta gorri-eskarlata barrualdetik.
Gleba: Muzilaginosoa, kimuen barrua muin berde-oliba kolorekoa eta usain higuingarria duena.[5]
Etimologia: Clathrus hitza latinetik dator, eta esan nahi du, burdin hesia, giltzapetua, hesidura.
Gaztetan jangarria da, baina normalean baztertu egiten da.[6]
Arrautza fasean, Phallus impudicus eta Clathrus ruber espeziekin nahas daiteke. Garatzen denean nahastezina da.[7]
Perretxiko hau Australiakoa eta Hego Afrikakoa da jatorriz; Europan 1920. urtean agertu zen. Uste da herrialde hauetako soldaduek Lehen Mundu Gerran ekarri zituztela perretxiko honen esporak, beren botetan edo artilezko jantzietan. Hemen lehenengo aldiz 1968ko Tolosako lehiaketa mikologikoan ikusi zen.
Udan eta udazkenean ateratzen da pagadi eta koniferetako leku freskoetan, basoetako humusean, muinoetan, bideetan, lorategietan, etab.[8]
Australia, Zeelanda Berria, Afrika; Europan eta Ipar Amerikako mendebaldean (Kalifornia) sartua.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.