eskultore frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Janin Lomme Tournaikoa, Janin de Lome edo Jehan de Lome (Vianan hil zen, 1449ko urtarrilaren 1a)[1] arkitekto eta eskultore nafar-flamenkoa izan zen. Nafarroara Valoniako Tournaitik etorri zen. Dena dela, haren bizitzari buruzko informazioan hutsune handiak daude. Estiloaren aldetik eskultura gotikoaren amaierako garaian kokatu egin zaio.
Janin Lomme Tournaikoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tournai, XIV. mendea |
Herrialdea | Flandria |
Heriotza | Viana, 1449ko urtarrilaren 1a ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea eta arkitektoa |
Lan nabarmenak | |
Izengoitia(k) | Jehan de Lome eta Janin de Lome |
1411an Karlos III.a Nafarroakoa eregearen zerbitzuan sartu zen. Erregeak ezagutu omen zuen egungo Frantziako Evreux aldean zituen jabetzak bisitatzen ari zenean. Nafarroako gortearen eskultore nagusia izendatu zuen eta lan-maisuaren kargua betetzen zuen. Horri esker bi eraikuntza garrantzitsuetan lan egin zuen: Erriberriko Errege Jauregian non bereziki leiho zabalak zaindu zituen, eta Tafallako Jauregian; azken eraikuntza honetan Frantziako lurralde desberdinetatik etorritako igeltsero eta langile zuzendu zituen: Johan de Lisla, Michel de Reyems, Aneqin de Sorça, Vicent Huyart, Collin de Rems, Johan de la Garnia eta Johan de Borgoyna. Vianan hil zen, 1449ko urtarrilaren 1an.
Estiloaren ikuspuntutik Borgoñako eskolako Claus Sluterrekin konparatu zaio, bereziki hildakoei eskainitako eskulturetan bai kaputxadunen erabileragatik, oso errekurtso naturalista, baita ere erretratoetan norberaren ezaugarriak adierazteko kezkagatik.
Gurera heldu diren lan nagusiak hauek dira:
Karlos III.a Nafarroakoaren eta bere emaztea Leonor Trastamarakoaren hilobia XV. mendeko ehorzte-artearen adibide onenetariko bezala onartua dago. Pieza guztiak Erriberriko jauregian prestatu ziren eta, ondoren, zatituta, Iruñeko katedralera eraman zuten; han 1491an izan zen jarrita, erregea oraindik bizirik zegoenean. [2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.