Javier Otano
From Wikipedia, the free encyclopedia
Javier Otano Cid (Tutera, Nafarroa, 1946ko azaroaren 6a) euskal herritar politikaria da, 1995 eta 1996 bitartean Nafarroako Gobernuko lehendakaria[1] izandakoa.
Datu azkarrak Nafarroako Gobernuko lehendakari, Nafarroako parlamentari ...
Javier Otano | |||||
---|---|---|---|---|---|
1995eko uztailaren 3a - 1996ko ekainaren 19a ← Juan Cruz Alli - Miguel Sanz →
1995eko ekainaren 24a - 1996ko ekainaren 19a - Carlos Cristobal García → Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IV. legealdia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tutera, 1946ko azaroaren 6a (77 urte) | ||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta katedraduna | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Nafarroako Alderdi Sozialista Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Itxi
- Artikulu hau Nafarroa Garaiko presidente-ohiari buruzkoa da; Elortzibarreko herria gaitzat duena beste hau da: «Otao»
Nafarroako Alderdi Sozialistaren zerrendetan Nafarroako Parlamenturako 1983an, 1987an eta 1991n hautatu zuten. Azken aldi horretan legebiltzarreko lehendakari izendatu zuten. Hurrengo hauteskundeetan, 1995ekoetan, PSNren zerrendaburu aurkeztu zen parlamentuan, 11 eserleku (50etatik) lortuz. Bere alderdi, CDN eta EAren bozkei esker, Nafarroako lehendakari bihurtu zen. Hala ere, 1996ko Otano Auzia zela eta, boterea eta politika utzi zituen. Harrezkeroztik, Tuterako instituto batean Filosofia eta Historia eskolak emateari ekin zion berriro.