From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean-François de La Pérouse, jaiotza-izenez Jean François de Galaup (Le Guo, Albitik hurbil, Frantzia, 1741eko abuztuaren 23a - Vanikoro uhartea, Ozeania, 1788) frantses itsasgizona izan zen.
Jean-François de La Pérouse | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Château du Gô (en) eta Albi, 1741eko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Vanikoro, 1788ko abenduaren 31 (47 urte) |
Hobiratze lekua | Vanikoro |
Familia | |
Aita | Victor Joseph de Galaup |
Ama | Marguerite de Rességuier |
Ezkontidea(k) | Éléonore Broudou (en) (1783ko uztailaren 8a - |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, militarra, itsasturia eta ofizierra |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Frantziako Itsas Armada |
Gradua | komodoro |
Parte hartutako gatazkak | Zazpi Urteko Gerra |
1756an itsas armadan sartu zen eta, Kanada aldean ingelesen aurkako ekinaldietan parte hartu ondoren, lur berrien konkistarako espedizio bat antolatu zuen 1785ean.
Hego Amerikatik igaro ondoren, iparralderantz jo eta Pazko uhartea eta Sandwich uharteak (Hawaii) igaro eta gero, Necker uhartea aurkitu zuen, Makaoko itsasertza jo baino lehen. Japonia aldera joan zen ondoren, eta Hokkaido eta Sakhalin uharteen arteko itsasartea zeharkatu zuen (La Pérouse itsasartea gaur egun). Hegoalderantz abiatu zen ondoren, eta Samoa eta Australiara bideratu zen. Australiako Botany badiako itsasertzean idatzi zituen azken gutunak (1788); urte horretan bertan hil zuten Vanikoro uhartean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-François de La Pérouse |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.