From Wikipedia, the free encyclopedia
Jesse Louis Jackson (Greenville, Hego Carolina, 1941eko urriaren 8a) Estatu Batuetako politikari beltza da. Familia pobre batean sortu zen. 1959an, unibertsitatean sartzea lortu zuen. 1964an, Soziologiako ikasketak amaitu zituen, eta ministro baptista egin zuten 1968an. 1965ean, Martin Luther Kingi jarraituz, beltzen eskubideen aldeko ekinaldian hasi zen, Southern Christian Leadership Conference izeneko erakundean, eta Chicago aldera jo zuen Luther Kingek hala eskatuta. Handik aurrera, arrazakeriaren aurkako eta beltzen eskubideen aldeko ekinaldi asko bultzatu zituen Estatu Batuetan. 1983an, Estatu Batuetako lehendakari-hautagai izendatua izateko aurkeztu zuen bere burua, Alderdi Demokrataren aldetik. Ez zuen hautagai izatea lortu, baina Estatu Batuetako politikari garrantzitsuenetako bat da harrez geroztik.
Jesse Jackson | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Greenville, 1941eko urriaren 8a (82 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jacqueline Jackson (en) (1962 - |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen Chicago Theological Seminary (en) North Carolina Agricultural and Technical State University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, artzaina, eskubide zibilen aldeko ekintzailea, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta fundatzailea |
Posizio edo espezialitatea | quarterback (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Framazoneria Southern Christian Leadership Conference (en) Rainbow/PUSH (en) |
Mugimendua | Eskubide zibilen mugimendua |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Baptismoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.