Jesús Aizpún
politikari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jesús Aizpún Tuero[1] (Iruñea, 1928ko ekainaren 17a - 1999ko abenduaren 29a) Nafarroako abokatua eta politikaria, hainbat alderdiren sortzailea, besteak beste, UPNarena. Huarte nafar industrialari familia nabariaren negozioen abokatua izan zen 1960 eta 1970eko hamarkadan. Izan ere, arreba Maria Teresa Felipe Huarte Beaumontekin ezkondua zen. Rafael Aizpunen semea zen.
Datu azkarrak Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua, lehendakari ...
Itxi
Nafarroa Garaiaren apartekotasuna nabarmendu zuen, "Euzkadi"ren ideia eta marxismoa sutsuki arbuiatu eta, batez ere, Euskal Herriko gainerako lurraldeekin erakunde berean ez elkartzea.