poeta espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
José Hierro del Real (Madrid, 1922ko apirilaren 3a - Madrid, 2002ko abenduaren 21a) espainiar poeta izan zen.
José Hierro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Hierro del Real |
Jaiotza | Madril, 1922ko apirilaren 3a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2002ko abenduaren 21a (80 urte) |
Heriotza modua | : birika-enfisema |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Real Academia Española |
Genero artistikoa | olerkigintza |
1947an argitaratu zituen lehenengo bi poema liburuak: Tierra sin nosotros (Lurra gu gabe) eta Alegría (Poza). Indar dramatikoa antzematen zaio Hierroren poesiari, eta gehiegikeria erretorikoak arbuiatzen zituela. Lekukotasuna eta intimismoa lantzen zituen, eta ardura berezia erakutsi zuen denboraz eta oroimenaz. Harenak dira, Con las piedras, con el viento (1950, Harriekin, haizearekin), Quinta del 42 (1952, 42ko kinta), Estatuas yacentes (1955, Estatua etzanak), Libro de las alucinaciones (1964, Eldarnioen liburua).
1974an bere ordu arteko liburu guztiak bildu zituen Lo que sé de mí (Neure buruaz dakidana) izeneko bilduman. Azken lanak, Agenda (1991); Prehistoria literaria (1992, Literatura historiaurrea); Cuaderno de Nueva York (1998, New Yorkeko koadernoa) eta Guardados en la sombra (2002) dira. 1998an, Espainiako letretako sari nagusia eman zioten, Cervantes saria, eta 1999an, Espainiako Erret Akademiako kide hautatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.