Jose Angel Irigarai
euskal idazlea eta kulturgilea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Angel Irigarai Imaz (Iruñea, 1942ko urriaren 9a) euskal idazle eta poeta da. Aingeru Irigarai mediku eta idazle euskaltzalea zenaren semea da eta Fermin Irigarai "Larreko" zenaren biloba. Erroak beraz Auritzen ditu, eta aspaldian Donostian bizi da.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Jose Angel Irigarai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1942ko urriaren 9a (81 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Familia | |
Aita | Aingeru Irigarai |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, eleberrigilea, saiakeragilea, medikua eta idazlea |
Kidetza | Ez Dok Amairu |
Genero artistikoa | olerkigintza saiakera narrazioa |
Itxi
Kulturgintzan betidanik murgildua, hainbat ekimen eta elkarteren sustatzaile eta partaide izan da (Ez Dok Amairu, Aranzadi, Nafarroako Ikastolak, hainbat Euskara Elkarte, Bilboko Kafe Antzokia, Oteiza Fundazioa...). Sorkuntzari dagokionez, literatura da bere eremu nagusia: saiakera, narrazioa eta bereziki poesia.[1][2]