Jose Muxika Muxika
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Muxika Muxika (Ormaiztegi, 1894ko abuztuaren 3a - Donostia, 1981eko apirilaren 18a) gipuzkoar legegizona eta politikaria izan zen. Serapio Muxikaren semea zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilen, eta futbolaria izan zen gaztetan Irungo Real Unión eta Madrilgo Real Madrid taldeetan.
- Artikulu hau gipuzkoar politikariari buruzkoa da; Uruguaiko presidente izandakoa gaitzat duena beste hau da: «José Mujica»
Jose Muxika Muxika | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1936ko irailaren 13a - 1937ko otsailaren 3a
1930eko urtarrilaren 27a - 1930eko otsailaren 15a | |||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Ormaiztegi, 1894ko abuztuaren 3a | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Donostia, 1981eko apirilaren 18a (86 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||
Aita | Serapio Muxika | ||||||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Real Centro Universitario Escorial-Maria Christina (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | politikaria eta futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||
|
Eskuindar erregezalea zen eta Donostiako Diario Vasco egunkariaren sortzaile izan zen, beste zenbaitekin batera, 1934an. Eskuineko koalizioaren barnean zegoen Unión Regionalista Guipuzcoana taldeko hautagaia izan zen 1936ko hauteskundeetan eta, Espainiako Gerra Zibilean kolpistak hirian sartu eta gutxira, Donostiako alkate izendatu zuten (1936ko urria). Hala ere, jarrera ausarta agertu zuen frankisten gehiegikerien aurrean eta, ondorioz, 1937ko otsailaren 3an kargutik kendu eta erbesteratu egin zuten.[1]
Historia gaiak landu zituen bere idatzietan. Obra nagusia: Carlistas, moderados y progresistas (1950, Karlistak, moderatuak eta progresistak).