Joxepa Zubeldia
Bertsolari gipuzkoarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Matea Joxepa Zubeldia Elizegi (Hernani, 1867 - ib., 1947)[1][2] gipuzkoar bertsolari eta bertso jartzailea izan zen. Bertso asko idatzi zituen arren, sorta bakarra gorde da, 1918an Hernaniko erietxera baztanga zuten gaixoak ekarri behar zituztela-eta izandako matxinadari buruzkoa. Urte horretako ekainaren 1ean, garaipena ospatzeko Hernaniko Ezkiaga pasealekuan egindako herri bazkarian, mahai gainera igota, kantatu zituen sortako 24 bertsoak.[3]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Joxepa Zubeldia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1867 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Hernani, 1947 (79/80 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta dendaria |
Itxi