From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Donoso Cortés (Izengoitia: Valdegamasko markesa; Valle de la Serena, Badajoz, 1809ko maiatzaren 6a - Paris, 1853ko maiatzaren 3a) espainiar idazle eta politikaria izan zen.
Juan Donoso Cortés | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1837ko abenduaren 27a - 1851ko azaroaren 11
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Valle de la Serena, 1809ko maiatzaren 6a | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Heriotza | Paris, 1853ko maiatzaren 3a (43 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | San Isidroko hilerria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea Sevillako Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | idazlea, filosofoa, politikaria, diplomazialaria, unibertsitateko irakaslea eta kazetaria | ||||||
Enplegatzailea(k) | Unibertsitate Zentrala | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Real Academia Española | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | katolizismoa |
Sevillan egin zituen zuzenbide-ikasketak. Joera liberal-kontserbadoreko legelaria zela erakutsi zuen 1832an idatziriko Memoria sobre la monarquía obran. Kargu publikoak izan ondoren, Maria Kristina erreginarekin erbesteratu zen Parisera (1840-1843). Espartero aginpidetik bota zutenean, Espainiara itzuli eta diputatu hautatu zuten (1843).
Real Academia de la Lengua erakundeko kide izan zen 1848az geroztik; oso ospetsu bihurtu zen sarrera-ekitaldian egin zuen hitzaldia (Discurso sobre la Biblia). 1848ko Iraultzaz geroztik liberalismoaren aurka borrokatu zen buru-belarri, eta eskuin-muturrekoen aldeko sutsu bihurtu zen. Enbaxadore izan zen Berlinen (1849-1850) eta Parisen (1851). Haren Ensayo sobre el catolicismo, el liberalismo y el socialismo saiakerak (1851) eragin handia izan zuen Espainiako eta Alemaniako eskuin-muturreko kideengan.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Donoso Cortés |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.