![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/b/bc/OpenYourHeartBerlin.jpg/640px-OpenYourHeartBerlin.jpg&w=640&q=50)
Kalakan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kalakan Ipar Euskal Herriko musika taldea da. Taldea Pierre Sangla, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau-k osatzen dute. Euskaraz abesten dute, eta kantu tradizionalean oinarritzen dira.[1]
Datu azkarrak Datuak, Jatorria ...
Kalakan | |
---|---|
![]() Kalakan eta Madonna Berlineko O2 Arenan. MDNA tour 2012 | |
Datuak | |
Jatorria | Ipar Euskal Herria |
Musika mota | folk |
Instrumentuak | Perkusioa |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | ZTK diskak KML recordings |
Taldekideak | |
/>Xan Errotabehere Jamixel Bereau />Pierre Sangla | |
Lehengo taldekideak | |
Frédéric Chambon Paxkal Indo /> Thierry Biscary | |
Informazio gehigarria | |
www.kalakan.fr | |
![]() ![]() ![]() |
Itxi
Kantu herrikoien moldaketa minimalistak (ahots eta perkusio) egitea da haien berezitasun aipagarriena. Katia eta Marielle Labèque pianistekin Europan gaindi kontzertuak eman ondoren, Madonna abeslariaren MDNA tour 2012 munduko birari esker hirukotea famatua bilakatu da.[2]