cover image

Ipar Euskal Herria

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa probintziak biltzen dituen lurraldea. / From Wikipedia, the free encyclopedia

Ipar Euskal Herria, Iparraldea edo Ipar Euskadi, Euskal Herriaren zati bat da, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Beherea lurralde historikoek osatzen dutena; Frantziako errepublikaren administraziopean egun. 2.967 km²-ko eremua du eta 2016an 298.664 biztanle zituen. 2017ko urtarrilaren 1az geroztik, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako 158 udalerriek Euskal Hirigune Elkargoa administrazio erakundea osatzen dute.[1][oh 1] Bearnorekin batera, Pirinio Atlantikoak departamenduan dago, Akitania Berria eskualdean.

Artikulu hau Ipar Euskal Herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hego Euskal Herria».
Quick facts: Ipar Euskal Herria Iparraldea, Geografia, Hir...
Ipar Euskal Herria
Iparraldea
Flag_of_the_Basque_Country.svg
Iparraldea Kokapena.gif
Geografia
Hiriburua
43°19′18″N 1°21′0″W
Azalera2.967
Administrazioa
Gobernu-sistemaFrantzia
Euskal Herri Elkargoa
Demografia
Biztanleria301.389
Dentsitatea101,96 bizt/km²
Bestelako informazioa
Close

Ipar Euskal Herria edo Iparraldea izendapenak erabiltzen dira, Espainiako administraziopean dagoen Hego Euskal Herritik ("Hegoalde"tik) bereizteko. Hala ere, praktikoa da, baina ez da guztiz esamolde zehatza, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako zati handiena Bermeo edo Donostiatik hegoaldera baitago [latitudez].[2]