Kanin (penintsula)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kanin[1] (errusieraz: Канин полуостров) Errusiako Arkhangelskeko oblasteko Nenetsia Okrugeko penintsula handi bat da. Errusiaren europar zatiaren ipar-mendebaldean kokatua dago, gutxi gorabehera 67° eta 69° bitarteko ipar latitudean eta 43-47° eki longitudean.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Kanin (penintsula) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | penintsula |
Azalera | 10.500 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 67°N 45°E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Arkhangelsk oblasta |
Autonomous okrug of Russia | Nenetsia |
Ur-gorputza | Barents Itsaso Zuria |
Itxi
Hegoaldean Menzengo badiak inguratzen du, mendebaldean Itsaso Zuriak eta iparraldean eta ekialdean Barents itsasoak. Bere hedadura 10.500 kilometro karratukoa da eta iparraldetik hegoaldera duen luzera 300 kilometrokoa da. Bertako landaretza, nagusiki, Artikoko tundrako tipikoak diren goroldio eta likenez osatua dago.