Kaspiar tigre
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kaspiar tigrea Panthera tigris tigris subespeziearen populazio bat zen, Turkia, Irango iparraldea, Mesopotamia eta Kaukasoan bizi zena, Kaspiar itsasoaren inguruan, Erdialdeko Asian eta Txinako Xinjiangeko mendebaldean. Erdi Arora arte, Errusiako hegoaldean ere aurki zitekeen[1]. Baso ez oso sakonetan eta hainbat ibai alboetan bizi ziren 1970ko hamarkadara arte. 2003an guztiz desagertu zela ziurtatu zen.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Kaspiar tigre | |
---|---|
Iraute egoera | |
Iraungia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae |
Generoa | Panthera |
Espeziea | Panthera tigris |
Azpiespeziea | Panthera tigris virgata Illiger, 1815 |
Banaketa mapa | |
Itxi
Analisi filogenetikoak demostratu du Kaspiar tigrea eta Siberiar tigrea populazio jarraitu bat zirela XIX. mendera arte[2]. Tamainaz Siberiar tigrearen eta Bengalako tigrearen erdibidekoak ziren[3][4].