La Défense
From Wikipedia, the free encyclopedia
La Défense Parisko eskualdeko negozio gune nagusia da, eta Europako lehena bulego merkatuan[1]. Senako Gainak departamenduan dago, Parisko ardatz historikoaren jarraipenean, Louvre museoan hasi, Eliseo Zelaien hiribidetik jarraitu, Garaipen Arkutik igaro eta Sena ibaia zeharkatu ondoren[2]. Negozio gune hau hiru udal barrutien barnean dago: Nanterre, Courbevoie eta Puteaux.
La Défense | |
---|---|
Finantza barrutia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Senako Gainak |
Izen ofiziala | Paris La Défense |
Posta kodea | 92 |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°53′30″N 2°14′27″E |
Azalera | 14 km² |
Altuera | 53 m |
Mugakideak | Puteaux, Courbevoie, Nanterre, La Garenne-Colombes eta Neuilly-sur-Seine |
Demografia | |
Biztanleria | 42.000 |
Dentsitatea | 3.000 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1958 |
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Udako Ordua |
parisladefense.com |
La Défense auzoan etxe orratz eta eraikin garai ugari dago, gehienak bulegoak (3 milioi m² inguru). Hala ere, funtzio askotako auzoa da: 600.000 m² etxebizitza eta Quatre-Temps merkatari gunea (1981ean inauguratua). 2009an, auzoak 180.000 soldatako eta 20.000 biztanle zituen[3].
Auzoa norabide bakarreko ingurabide baten barnealdean eta kanpoaldean hedatzen da. 160 ha ditu eta 2010tik aurrera lau sektoretan banatuko da (Arche Nord, Arche Sud, Esplanade Nord eta Esplanade Sud), aurreko 12 sektore zenbakituak ordezkatzeko. Auzoaren erdigunea 31 hektareako[3] oinezkoen lauza batek hartzen du, lur naturaletik goratua, non ibilgailuak (garraio eta hornikuntzakoak) eta oinezkoak bertikalki banandurik dauden. Lauzaren gainean, 60 inguru artelan daude, La Défense aire zabaleko museo bihurtuz.
La Défense ez da negozio gune bakartu bat, baizik eta Paris mendebaldeko beste atal bat, aktibitate tertziarioko eskualde garrantzitsua[4].
Negozio gunearen hiri-antolaketaren ardura 1958tik Etablissement Public pour l'Aménagement de la région de la Défense (EPAD) erakundeak du. 2010tik, erakundearen kudeaketa eremua hedatu egin zen, Établissement Public d'Aménagement de la Défense Seine Arche (EPADESA) sortzeko, ardatza jarraitu Grande Arche eraikinetik haraindira, Senarekin berriz topo egin arteko eremua hartuz.