Lanpo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lanpoa edo atuntxikia Scombridae familiako eta Euthynnus, Katsuwonus eta Sarda generoetako itsas arrainen izen arrunta da. Atunen antz handia dute eta batzuk jangarriak dira.[1].
Euskal Herriko uretan hiru espezie bizi dira:
- Lanpo bularpikarta (Euthynnus alletteratus)
- Lanpo haginzorrotza (Sarda sarda)
- Lanpo sabelmarraduna (Katsuwonus pelamis)