madrildar telebistako gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Laura Rodríguez Caballero, ezagunagoa Laura Caballero izenez (Madril, 1978ko otsailaren 18a) madrildar telebistako gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea da.[1] [2]
Laura Caballero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1978ko otsailaren 18a (46 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, idazlea, gidoilaria eta telebista-ekoizlea |
|
José Luis Moreno osabaren Miramon Mendi ekoiztetxerako, telesailak idatzi eta zuzentzeagatik da ezaguna.[3]
Hauexek dira bere telesail ezagunenak: Aquí no hay quien viva, (2003-2006) eta La que se avecina, (2007-...),[4] bi horietako gidoilaria eta zuzendaria izanik. A tortas con la vida telesailaren bi kapitulu ere zuzendu zituen, zuzendari-laguntzaile lan egin zuen Aquí no hay quien viva telesaileko kapitulu batean, eta beste bat El cadáver exquisito filmerako. Azpimarratzekoa da, Alberto Caballero nebarekin batera, auzo-seriearen 44 kapitulu idatzi zituela Portugalerako egokituta.
Alberto eta Laura Caballero neba-arrebek zuzentzen dute Mediaseteko El pueblo telesaila.[5]
2013ko urriaren 27an Sergio Mitjansekin ezkondu zen, garai hartako La que se avecina telesaileko gidoilariarekin,[6] eta 2015ean dibortziatu zen.
2017az geroztik, harreman sentimentala du Daniel Fernández Altaresekin. 2020ko martxoaren 30ean jaio zen bien lehen alaba, Nora. 2022ko urriaren 10ean izan zuten bigarren umea, David.[7]
Urtea | Izenburuak | Katea | Ardura | Pasarteak |
---|---|---|---|---|
2002 - 2004;
2007-2009 |
Escenas de matrimonio | TVE (2002-2004), Antena 3 (2004) eta
Telecinco (2007-2009) |
Zuzendaria | 11 denboraldi - 490 atal |
2003-2006 | Aquí no hay quién viva | Antena 3 | Zuzendari laguntzailea, zuzendaria eta gidoilaria | 5 denboraldi - 90 atal |
2005 | A tortas con la vida | Antena 3 | Zuzendaria | 2 denboraldi - 28 atal |
2007 - gaur egun | La que se avecina | Telecinco (2007-gaur egun) and
Prime Video (2020-gaur egun) |
Zuzendaria, gidoilaria eta sortzailea | 13 denboraldi - 178 atal |
2019-2023 | El pueblo | Telecinco eta Prime Video | Zuzendaria, gidoilaria eta sortzailea | 4 denboraldi - 32 atal |
2022 - gaur egun | Machos alfa[8] | Netflix | Zuzendaria, gidoilaria eta sortzailea | Denboraldi 1 - 10 atal |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.