Lavaux
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lavaux Suitzako Vaud kantonamenduko eskualdea da, Lavaux-Oron barrutian dagoena.[1] Eskualdeak 830 hektareako mahasti-terrazak ditu, Geneva aintziraren iparraldeko ertzean 30 km-ko ibilbidea egiten dutenak.
Lavaux, mahasti terrazak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, iv, v |
Erreferentzia | 1243 |
Kokalekua | Suitza |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Koordenatuak | 46°29′31″N 6°44′46″E |
Izen ematea | 2007 (XXXI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Jada erromatarren garaian mahastiak izan arren, egungo terrazak XI. mendean eraiki zituzten, beneditar eta zistertar monasterioek eskualdea kontrolpean zutenean. Mahats aldaera nagusia chasselas da. UNESCOk 2007an Gizateriaren Ondare izendatu zuen.