idazle espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Ledicia Costas Álvarez (Vigo, Galizia, 1979ko irailaren 19) idazle galiziarra da. 2014an Haur Literaturako Merlin Saria jaso zuen Escarlatina a cociñeira defunta liburuarekin eta 2015ean Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala eskuratu zuen liburu berarekin. Urte hartan, Lazarillo Literatur Sorkuntza Saria ere irabazi zuen Jules Verne e a vida secreta das Femmes Plante lanarekin.
Ledicia Costas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vigo, 1979ko irailaren 19a (45 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vigoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Lantokia(k) | Galizia |
Jasotako sariak | ikusi
|
lediciacostas.com | |
Oso gazte zela hasi zen literaturan, bere lehen nobelak nerabezaroan idatzi baitzituen. Zinemagintzako eta ikus-entzunezko gidoilari lanetan ibili da. Hainbat dokumentaletan hartu du parte eta A miña vida é unha caixa de zapatos film laburra zuzentzeaz gain, bertako protagonista ere bada. [1] Zeregin horiek hainbat errezitaldirekin, literatur sorkuntzarekin eta abokatutza lanekin uztartzen ditu. Galiziako Haur eta Gazte Literaturako Criaturas aldizkari digitalaren koordinatzaileetako bat da. [2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.