Leireko monasterioa
Nafarroa Garaiko monasterioa, Esan kokatuta / From Wikipedia, the free encyclopedia
Leireko San Salbatore monasterioa edo, besterik gabe, Leireko monasterioa[1], Leireko mendilerroaren magalean kokatutako monasterioa da, gain batean, Esako udalerriaren barruan, Nafarroa Garaiko erdi-ekialdean. Monasterioak oso balio handia du, hainbat zati erromaniko goiztiarrekoak direlako. Adibidez, kriptari buruzko lehenengo berriak IX. mendekoak dira. Hasieran beneditarren monasterioa izan zen, baina XII. mendetik aurrera zistertarrak sartu ziren, eta obra handiak egin zituzten. Eliza eta monasterioa guztiz eraberritu zituzten XIV. eta XVI. mendeetan.
- «Leire» orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: «Leire (izena)»
Leireko monasterioa | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Aragoiko bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Esa |
Koordenatuak | 42°38′07″N 1°10′18″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | IX. mendea |
Jabea | Nafarroako Gobernua |
Izena | Jesusen Antzaldatzea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-407 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0000007 |
407 | |
Webgune ofiziala | |
Monasterioa Iruñeko erresumaren sorrerari lotua dago, tradizioaren arabera bertan baitaude lurperatuta Iruñeko eta Nafarroako hainbat errege. Musulmanek Iruñea arpilatu zuten garaitik Iruñeko apezpikuak ere bertan izan ziren. Botere politiko handi horren erakusle da hainbat herri eta monasterioren gaineko ahalmena izan zuela, tartean Donostiarena.
Nafarroako erromanikoko monumentu garrantzitsuenetako bat da, monumentu historiko izendatuta dago, eta Donejakue bidearen parte ere bada. Gaur egun, Nafarroako Foru Erkidegoarena da, eta San Benediktoren Ordenari utzita dago.