From Wikipedia, the free encyclopedia
Leopoldo Eijo y Garay (Vigo, 1878ko apirilaren 11 – Madril, 1963ko uztailaren 31), apezpiku eta idazle galiziarra izan zen.
Bost urte zituela Sevillara joan zen, hantxe hasi zen apaiztegian. 1900ko abenduaren 27an apaiz bihurtu zen.
1914an Tui eta 1917ko martxoaren 22an Gasteizko apezpiku bihurtu zen. 1923an Madrilgo apezpiku izendatua, 40 urtez bertoko apezpikua izan zen. Hantxe Primo de Riveraren diktadura, Espainiako Bigarren Errepublika, Gerra Zibila eta frankismoa bizi zen. Frankismoaren alde zeuden apezpikuen artean zegoen. 1946an, Pio XII.ak Mendebaldeko Indietako Aitalehen izendatu zuen.
Real Academia Española, Zientzia Moral eta Politikoen Espainiako Erret-Akademia eta Real Academia Galega erakundeen kidea ere izan zen.
Aurrekoa Prudencio Melo y Alcalde |
Gasteizko apezpikua 1917-1922 |
Ondorengoa Zacarías Martínez Núñez |
Aurrekoa Prudencio Melo y Alcalde |
Madrilgo apezpikua 1922-1963 |
Ondorengoa Casimiro Morcillo González |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.