From Wikipedia, the free encyclopedia
Lope III.a Diaz Harokoa (? – Alfaro, 1288ko ekainaren 8a) Bizkaiko zortzigarren jauna izan zen (1254-1288).[1]
Lope III.a Diaz Harokoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Gaztelako Erresuma, XIII. mendea | ||||
Herrialdea | Gaztelako Koroa | ||||
Heriotza | Alfaro, 1288ko ekainaren 8a (egutegi gregorianoa) ( urte) | ||||
Hobiratze lekua | Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa | ||||
Heriotza modua | giza hilketa | ||||
Familia | |||||
Aita | Diego Lopitz III.a Harokoa | ||||
Ama | Konstantze Bearnokoa | ||||
Ezkontidea(k) | Joana Alfontso Molinakoa Joana Alfontso Molinakoa (1269 (egutegi gregorianoa) - | ||||
Seme-alabak | |||||
Haurrideak | |||||
Leinua | Haro leinua | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | aristokrata eta militarra |
Aita Diego III.a Lopez Harokoa Bizkaiko jauna eta ama Gilen II.a Biarnokoaren alaba Konstantze izan zituen. Aita bere erreumatismo baretzeko ur irakinean sartu eta kiskalita hil zitzaionean adin-gutxikoa zen.[2] Harokoek Alfontso X.a Jakintsua Gaztelako erregearekin izandako tirabirak zirela, gaztelarra arnegatu eta Nafarroako Erresumaren alde egin zuten. Horrexegatik 1255ean tutoreek Lope Lizarrara eramana izan zen bertan hezia izateko.
Gaztelako erregea bere senidearekin adiskidetu, hau da, aitak Haro hiriburuan zituen eskubideak berretsi, eta Alfontso X.a Jakintsuaren lehen semea zen Fernando Cerdakoak zaldun izendatu zuen.[3]
1275ean Fernando Cerdakoa hil eta Alfontso bere semea eta Antso bere anaiak premua lortzeko borrokatzeari ekin zioten.[4] Lopek Alfontso X.a Jakintsuaren laguntza zuen Antsoren alde egin zuen baina 1282an erregeak ilobaren alde egin eta Loperi berriro Haro kendu eta Jakue infanteari eman zion.[5] Honek 1283an hil zenez ez zuen inoiz karguaz jabetu[6].
1284ko apirilaren 4an Alfontso hil zenean, Antso Gaztelako errege izendatu zuten. Honek Maria Molinakoa emakumea zuenez, Lope Diazen Joana emaztearen arreba zena, erregearen koinatu bihurtu zen. Posizio hartan botere handia lortu zuen: Erregearen Maiordomo, Kantziler, Alferez Nagusia tituluak ez ezik Haroko jaurerria eta Burgos eta Bizkaiko Golkoaren artean zegoen eskualdearen gobernadorea ere izan zen.[7] 1287an Astorgako gotzainekin batera erregeordea izan zen.
Loperen jarrerak handikien artean inbidiak eta kexak sortu zituen, baita arazoak erregeari ere. Leongo eta Gaztelako nobleak Lope III.aren aurka altxatu eta Antso IV.a errege berria haren aurka jartzea lortu zuten.[8] 1288ko ekainaren 8an Alfaron zegoela, erregeak Camerosko hamaikagarren jauna eta bere osaba zen Alfontso Lopez Harokoa eta Lope deitu zituen. Erregeak biei kendutako gotorlekuak eskatu zituen. Honek liskarra sortu eta erregeak Harokoa atxilotzea agindu zuen.
« | Orduan honek sutsu altxatu eta honela esan zuen: "Presoak? Nolatan? Pikutara! Oh, nireak!" aiztoa hartu eta erregera abiatu zen aiztua eskua altxatuan zuela... baleztari eta zaldunek, erregearen aurka zihoala ikustean, kondea eraso eta eskua moztu zuten, aiztoa oraindik zuela lurrera eroriz; gero, mazoaz buruan jo eta hil zuten[9] | » |
Aitona Lope II.a Diaz Bizkaiko jauna[10] |
Amona Urraka Leongoa |
Aitona Gilen II.a Biarnoko bizkondea |
Amona Gartsenda Proventzakoa |
Aita Diego III.a Lopez Bizkaiko jauna |
Ama Konstantze Bearnokoa | ||
Lope Diaz III.a Bizkaiko jauna |
Alfontso Molinako jaunaren Joana Alfontso alabarekin ezkondu zuen. Bi seme-alabak izan zituzten:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.