Lymango gudua 2022ko Ukrainako inbasioan zehar izandako gudu militar bat izan zen, Ekialdeko Ukrainako erasoaldiaren parte den Donbasseko guduaren baitan gertatutakoa eta Lyman hiriaren kontrola helburu zuena.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Itxi
AEBetan oinarritutako Gerraren Azterketarako Institutuaren arabera zein Ukrainako Presidentearen aholkulariaren arabera,[2] gudua 2022ko maiatzaren 27an amaitu zen, Errusiak hiri-kontrola lortu zuenean.[1] Hala ere, Ukrainako Defentsa Ministerioak ukatu egin zuen informazio hori, hiria maiatzaren 27rako hirian ukrainar erresistentzia jarraitzen zuela esanez.[2] Bestalde, Errusiak eta Errusiak babestutako indar separatistek beren aldetik iragarri zuten hiri-kontrola maiatzaren 27 eta 28an, hurrenez hurren.[2][3] Azkenean, maiatzaren 30ean onartu zuen Ukrainak hiri-kontrolaren galera.[4][5]
Hiria trenbide-korapilo garrantzitsu bat da. Gainera, Donets ibaiaren ekialdeko ibaiertzean dago kokaturik, bai eta ibaia zeharkatzen duten zubiak kontrolatzen ditu ere.[13]