From Wikipedia, the free encyclopedia
Manuel Pavía Rodríguez de Alburquerque (Cádiz, 1827ko abuztuaren 2 – Madril, 1895eko urtarrilaren 4a) espainiar jenerala izan zen, estatu-kolpe baten bidez Espainiako Lehen Errepublikarekin bukatu zuena.
Manuel Pavía Rodríguez de Alburquerque | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1887 -
1885eko otsaila - 1887ko urtarrila
1880ko ekainaren 24a - 1881eko urriaren 17a ← Luis de Prendergast y Gordon (en) - Luis de Prendergast y Gordon (en) →
1880ko urtarrilaren 5a - 1895eko urtarrilaren 4a Barrutia: biziarteko senatari | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Pavía y Rodríguez de Alburquerque | ||||||||
Jaiotza | Cádiz, 1827ko abuztuaren 2a | ||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||
Heriotza | Madril, 1895eko urtarrilaren 4a (67 urte) (67 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | San Justoren hilerria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | militarra eta politikaria | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Gradua | jeneral | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Karlistaldia Pavíaren estatu-kolpea |
1886ko urtarrilaren 3an, Juan Primen agindupean, Villarejo de Salvanésen altxaldian hartu zuen parte. Altxamenduak porrot egin zuen eta Pavía erbesteratu behar izan zen. Elizabet II.a tronutik kendu zuen 1868ko iraultzarekin Espainiara itzuli zen.
Lehen Errepublikan karlistak Nafarroan eta kantonalistak Andaluzian borrokatu zituen. Ondoren, Emilio Castelarrek haren presidentzia garaian Gaztela Berriko kapitain nagusi izendatu zuen.[1]
1874ko urtarrilaren 3an Estatu-burua zen Emilio Castelarrek konfidantza-mozioa galdu zuen eta, ondorioz, federalismoaren aldeko zen Eduardo Palanca presidente hautatzekotan zeudela, Pavíak Gorteetako presidentea zen Nicolás Salmeróni Parlamentua husteko agindua eman zion. Parlamentariek ezetz erantzun zuten, bertan geldituz, eta lehen unetan militarrei atzera eragiten. Pavíak orduan Guardia Zibila bidali zuen eta, tiroka, barruan zeudenak kanporatu zituzten. Horrekin, Parlamentua deseginda gelditu zen eta erregimen errepublikanoari amaiera eman zitzaion.
Estatu-kolpearen ondoren, Pavíak alderdi desberdinak konbokatu zituen batasun-nazionaleko gobernua sortzeko; kanpoan karlistak, federalistak eta kantonalistak gelditu ziren. Serrano jeneralak, boterea hartuta, diktatura errepublikarra ezarri zuen Alfontso XII.a Espainiakoak boterea berreskuratu arte.
Pavíak Madrilen ospe handia zuen.
Herrian irudipenean Estatu-kolpea eman zuenean gertatu ez zen irudia oso zabalduta gelditu da. Horren arabera,Pavía zaldi baten gainean, Pavíako zaldi gainean alegia, Parlamentuan sartu zen. Hau ez zen inolaz ere gertatu.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.