irratiko esatari eta aktore katalana From Wikipedia, the free encyclopedia
María Matilde Almendros Carcasona (Manresa, 1922ko urriaren 10a – Bartzelona, 1995eko irailaren 14a) irratiko esatari eta aktore katalana izan zen.[1][2]
María Matilde Almendros | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Matilde Almendros i Carcasona |
Jaiotza | Manresa, 1922ko urriaren 10a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Bartzelona, 1995eko abenduaren 15a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, irrati-esataria eta antzerki zuzendaria |
Enplegatzailea(k) | Ràdio 4 Ràdio Barcelona (en) (1943 - 1954) Radio Nacional de España (1954 - 1978) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Pacte Democràtic per Catalunya |
Funtsezkoa izan zen Kataluniako antzerkiaren garapenean eta arrakastan. Aktore, ekoizle eta antzerki-konpainia batzuetako zuzendari izan zen. Aitzindari izan zen gerraostean eta Francoren diktadura amaitu ondoren katalana irratsaioetan ematen.[1][3]
Irratiko esataria eta antzerkiko interpretazioaz gain, zinemako aktorea eta bikoizketako aktorea ere izan zen.[4][5]
Manresan jaio zen 1922an, eta hamahiru urterekin hasi zituen ikasketak Arte eta Lanbide Eskolan. Zapata-fabrika batean lanean ari zela egin zituen ikasketak. Radio Manresan hasi zuen irrati-karrera, eta aktore lanetan hamasei urterekin.[6][7]
Gerra zibila amaitu ondoren, 1940an,Radio Club Manresaren programan katalanez emititzen hasi zen. Urte berean lehen aktorea izan zen Kataluniako Apolo antzokian.[1][6] Hiru urte geroago, 1943ko azaroan, Radio Barcelonan parte hartu zuen.[7]
1953an Bartzelonako Romea Antzerkiaren konpainia titularrarekin bat egin zuen, Mario Cabrérekin batera, eta Compañía de Comedias María Matilde Almendros izeneko konpainia propioa sortu zuen, batez ere katalanezko antzerki-lanak egin zituena. Matilde-Villa eta Almendros-Ferrer konpainietako zuzendarikidea izan zen.[1][3][8]
Juan Viñas Bonari esker irrati-antzerkia egiteko urratsa eman zuen. 1954an, Bartzelonako Radio Nacional de Españan (RNE) sartu zen Fantasia izeneko musika-magazinean, Maruja Fernándezekin batera. Irratian bertan, 1964 eta 1978 bitartean, De España para los españoles saioa zuzendu eta aurkeztu zuen, eta, horren bidez, 1969an Ondas Saria lortu zuen. Saio hori Europan zeuden emigrante espainiarrei buruzkoa zen, hau da, haiek irratira bidalitako gutunak irakurtzea edo entzulearen musika-eskaerei erantzutea.[1][3][6][9][10]
RNE irratiaren sorreratik aurrera (Radio 4), zeinaren 1976an bultzatzaile izan baitzen, esatari-taldean sartu zen hainbat magazin, katalanez, aurkezteko: La veu de la sardana, Paraula i pensament, Lliçons de catalá eta Temps obert Enric Frigolarekin.[1][3] RNEren katalanezko ikasgaiak Esteve Bassolsek zuzendutako grabazioetan merkaturatu ziren, eta Almendrosek eman zien ahotsa.[11]
RNEko esatari lana eta antzerkiko eta zineko aktore lanbidea uztartu zituen, eta, gainera, bikoizketako aktore izan zen. Jesús Pascualek zuzendutako El Ángel está en la cumbre (1958) filmean parte hartu zuen, eta bertan erizaina interpretatu eta ahotsa jarri zion; Arturo Buendíak, Juan Fortunyk eta Algaubertek zuzendutako Las Aventuras de Taxi Key lanean Elena interpretatu eta bikoiztu zuen, edo José María Argemíren Gaudí (1960) lanean Güel bizkondea interpretatu eta ahotsa jarri zion.[4][5][12][13] RNEk Ricardo Palmerolak aktore-taldea birsortu ondoren, 1974az geroztik, Bartzelonan parte hartu zuen irrati-antzokietan. Doctor Caparrós, medicina general, TVEko serieko taldeko kide ere izan zen.[1]
Diktadura amaitu ondoren, Espainiako lehen hauteskunde orokorretan, 1977an, Kataluniako Itun Demokratikoa alderdiaren hautagaitza aurkeztu zuen Bartzelonako barrutian, baina ez zen hautatua izan.[6]
1995eko irailaren 14an hil zen Bartzelonan, gaixotasun hepatiko baten ondorioz.[1]
Sariak
Hil ondoko aitorpenak
Zuzenduak
Interpretatuak
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.