Marie Byrd Lurraldea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Marie Byrd Lurraldea (ingelesez: Marie Byrd Land) Antartikako lurralde bat da, Ross izotz hesiaren ekialdetik Ross itsasoaren mendebalderaino hedatzen den lur zatia, gutxi gora-behera Ross izotz hesiaren muturra eta Eights kostaldearen arteko lerro batera eta Ozeano Barearen hegoaldean. 158º eta 103º 24' mendebal latitudeen artean hedatzen da. Rockefellerren ordokia eta Eights kostaldearen artean dagoen eremuaren gehikuntza Richard Evelyn Byrd kontralmiranteak eremu honen esplorazioan izan zuen lider paperean oinarritzen da. Izena, Byrd almiranteak 1929an bere emaztearen omenez eman ziona, jatorrian eremu honen ipar-mendebaldeko zatiari eman zitzaion, urte horretan esploratua izan zen zatia.
Marie Byrd Lurraldea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde geografiko |
Azalera | 1.610.000 km² |
Eponimoa | Marie Donaldson Ames (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 80°S 120°W |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Leku geografikoa | Mendebaldeko Antartika |
Bere urruntasuna dela eta, baita Antartikako estandarrentzat ere, Marie Byrd Lurraldearen zatirik handiena (150º mendebal longitudetik ekialdera dagoena) ez du nazio bakar batek ere aldarrikatu. Ez da nazio errekonozitu bat, eta, beraz, askogatik, mundu osoan aldarrikatu gabeko lurralderik handiena da, 1.610.000 kilometro karraturekin (Eights kostaldea barne, hain zuzen ere Marie Byrd lurraldearen ekialdean). 1939an, garai horretan AEBetako presidentea zen Franklin Delano Rooseveltek Antartikarako espedizioan parte hartuko zutenei Antartikaren zati ba lurralde bezala aldarrikatzeko neurriak har zitzatela agindu zien. Hau espedizio honetako eta beranduagoko beste espedizio batzuetako kideek egin duten arren, aldarrikapen hauek ez ziren 1959 baino lehenago formaldu, Itun Antartikoaren sistema sortu zenean. Argitalpenen batzuk Estatu Batuetan lurralde hau Estatu Batuetako lurralde bezala erakutsi dute tarteko garaian, eta AEBetako Gobernuko Defentsa Departamenduak Estatu Batuek Antartikan aldarrikapen bat egiteko oinarri sendo bat dutela adierazi du, 1959 baino lehenago eginiko aktibitateen ondorioz. 150º mendebal longitudetik mendebaldera dagoen zatia Ross Dependentziaren zati da.
Bost kostalde bereizten dira, mendebaldetik ekialdera zenbatzen direnak:
Nº. | Sektorea (euskaraz) | Sektorea (ingelesez) | Mendebaldeko ertza | Ekialdeko ertza |
---|---|---|---|---|
1 | Saunders kostaldea | Saunders Coast | 158°00'W | 146°31'W |
2 | Ruppert kostaldea | Ruppert Coast | 146°31'W | 136°50'W |
3 | Hobbs kostaldea | Hobbs Coast | 136°50'W | 127°35'W |
4 | Bakutis kostaldea | Bakutis Coast | 127°35'W | 114°12'W |
5 | Walgreen kostaldea | Walgreen Coast | 114°12'W | 103°24'W |
Marie Byrd Lurraldea | Marie Byrd Land | 158°00'W | 103°24'W |