itsaso From Wikipedia, the free encyclopedia
Ross itsasoa[1] Hego Ozeanoa eta Antartika artean kokaturiko badia sakona da, Zeelanda Berriko hegoaldean. James Clark Rossek aurkitu zuen 1841ean.
Ross itsasoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | itsaso |
Azalera | 637.000 km² |
Sakonera | 919 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 75°S 175°W |
Honen parte da | Ozeano Australa |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Leku geografikoa | Ozeano Australa |
Hidrografia | |
Betebidea |
Ross itsasoaren mendebaldean Ross uhartea, non Erebus sumendi famatua dagoen, eta ekialdean Roosevelt uhartea. Hegoaldeko aldea izotzaz beterik dago eta Ross izotz langa deritzo. Roald Amundsen hantxe hasi zen bere 1911ko Hego Polorako espedizioa. Mendebaldean dagoen McMurdo itsasartea udan ez dago izoztuta.
Zeelanda Berriak eskualdeko lurren jabetza aldarrikatzen du Ross Dependentziaren barruan. Baina Commonwealthean ez dauden herrialdeek ez dute onartzen aldarrikapena eta Itun Antartikoak aldarrikapen guztiak gelditu egin ditu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.