Mariupolgo setioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mariupolgo setioa Errusiaren eta Ukrainaren arteko borroka militar bat izan zen, 2022ko otsailaren 24an hasi zena, Errusiak Ukraina inbaditu zuenean, Ekialdeko Ukrainako erasoaldiaren zati gisa. Mariupol hiria Donetsk Oblastean dago kokaturik, Ukrainan –Donetskeko Herri Errepublikak beretzat aldarrikatzen du, halere–. Errusiako Indarrek hiria erabat setiatu zuten martxoaren 2an, gradualki hiriaren kontrola bereganatu ostean.[1] Ekainaren 20an, ukrainar indarrak Azovstal Siderurgian zeudenak, konplexu industriala dena, beraien armak errusiaren esku utzi zituzten Ukraniako Jaurlaritzak hala aginduta.[60][61][62]
Mariupolgo setioa | |||
---|---|---|---|
Ukrainako inbasioa (2022) | |||
Data | 2022ko otsailak 24 – maiatzak 16 | ||
Lekua | Mariupol, Donetsk Oblasta (Ukraina) | ||
Koordenatuak | 47°07′50″N 37°33′50″E | ||
Egoera | Errusiak irabazi
| ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
| |||
Ukrainaren arabera: 6,000–>21,000 zibil hil[56][57] 20,000–30,000 zibil ukrainar Errusiara deserritu[58][59] |
Gurutze Gorriak "apokaliptikotzat" jo du setio-egoera hau; Ukrainako agintariek, hirian krisi humanitario larria eragitea leporatu diote Errusiari,[63][64] hiriko alkateak, 2022ko apirilaren 12ra arte, 21,000 zibil baino gehiago hil zirela adierazi zuenean.[57] Ukrainako funtzionarioek ere hiria, gutxienez, %95 batetan suntsiturik dagoela adierazi zuten, maila handi batean, Errusiaren bonbardaketen ondorioz.[4]
Setioa maiatzaren 16an amaitu zen, Mendebaldeko hedabideek Azovstal Siderurgiako gainerako soldadu ukrainarren "ebakuazioa" deitu zutenaren ostean; Errusiako Defentsa Ministerioak, bestalde, ukrainarrak "errenditu" zirela adierazi zuen.[65][66][67]