Mark Zuckerberg
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mark Elliot Zuckerberg (1984ko maiatzaren 14a, White Plains, New Yorkeko estatua, AEB) estatubatuar programatzaile eta enpresaburu famatua da, Facebooken asmatzailea. Egun zerbitzu horretako zuzendari exekutibo eta lehendakari da. Aipatutako sarea korporazio pribatutzat eratu zuen Zuckerbergek 2004an Harvard Unibertsitateko zenbait kideren, Konputazio Zientzietako koordinatzailearen eta bere logelakide Eduardo Saverin, Dustin Moskovitz eta Chris Hughesen laguntzarekin.[1][2]
Mark Zuckerberg | |||
---|---|---|---|
(2019) | |||
2004ko otsailaren 4a - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | White Plains (New York), 1984ko maiatzaren 14a (39 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Bizilekua | Palo Alto | ||
Talde etnikoa | Juduak | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Familia | |||
Aita | Edward Zuckerberg | ||
Ama | Karen Kempner | ||
Ezkontidea(k) | Priscilla Chan (en) (2012ko maiatzaren 19a - | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | |||
Hezkuntza | |||
Heziketa | New York Medical College (en) Johns Hopkins Center for Talented Youth (en) Mercy University (en) Ardsley High School (en) Phillips Exeter Academy (en) Harvard Unibertsitatea (2002ko iraila - : Psikologia, Informatika | ||
Hizkuntzak | mandarin txinera ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | programatzailea, ekintzailea, informatikaria, mezenasa, zuzendari exekutiboa eta filantropoa | ||
Parte-hartzailea
| |||
Altuera | 170 zentimetro | ||
Enplegatzailea(k) | Meta Platforms (2004ko otsailaren 4a - | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Tsinghua Unibertsitatea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | judaismoa ateismoa | ||
Harrezkero, mundu osoko pertsonaiarik entzutetsu eta aberatsenetakoa izan da; izan ere, 2007an, Zuckerberg 35 urtetik beherako pertsonarik berritzaileenetakoa izendatu zuten MITen. 2010ean urteko pertsonaia izendatu zuten Time aldizkarian,[3] eta, hori gutxi balitz, handik urtebetera —2011n, alegia—, bere esku 17,5 bilioi dolar zituela kalkulatu zen.[4] Bestalde, Vanity Fair aldizkariaren ustez, teknologiaren munduko pertsonarik eraginkorrena izan zen urte horretan bertan, Steve Jobs, Sergey Brin edo Larry Pageren aurretik.