2012a igandez hasitako bisurtea izan zen.
- Artikulu hau 2012 urteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «2012 (argipena)».
Datu azkarrak Kronologia, Mendeak ...
Itxi
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Euskal Herria
- Urtarrilaren 7a – Presoen aldeko manifestazio batean 90.000 pertsona inguru bildu ziren Bilbon.
- Urtarrilaren 14a – Ekaitz Samaniego Gasteizko gaztea «Segiko kidea izateagatik» 8 urteko espetxe zigorra betetzeko atxilotu zuten.
- Otsailaren 2a – Euskal Herrian siberiar hotz-boladak elurteak eta zero azpiko tenperaturak eragin zituen.
- Martxoaren 29a -
- Apirilaren 24a – Francoren Armadak Elgeta hartu eta elgetar ugari fusilatu eta bortxatu zituen egunaren 75. urteurrenean, haren ondorengo den Espainiako Armadak Elgetan maniobrak egin zituen.
- Ekainaren 15a – Segi gazte erakunde abertzale sozialistaren desegitea publiko egin zen.
- Ekainaren 18a – Iruñeko espetxea martxan jarri zen, XX. eta XXI. mendean Iruñeko espetxea izan zena ordezkatuz.
- Ekainaren 20 – Sortu legeztatua.
- Abuztuaren 21a – Patxi López Lehendakariak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak urriaren 21an ospatuko zirela iragarri zuen.
- Irailaren 26a – Hego Euskal Herrian ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT, CNT, EHNE eta Hiruhan sindikatuen deialdiz Greba Orokorra ospatu zen.
- Urriaren 19tik 21era – Uholdeak Nafarroa, Aragoi eta Biarnon.
- Urriaren 21a – 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EAJak irabazi eta 27 eserleku beraganatu zituen. Bigarren, EH Bildu, 21 eserlekuekin; PSEk 16 eserleku, Alderdi Popularrak 10 eserleku eta UPyDek eserleku bakarra.
- Azaroaren 9a – Barakaldon 53 urteko emakume batek etxetik kaleratzera zihoazenean bere buruaz beste egin zuen.
- Azaroaren 20a – EAJko Bakartxo Tejeria politikaria Eusko Legebiltzarreko zetozten lau urtetarako legealdirako mahaiburu izendatu berri zuten.
- Abenduaren 13a – Eusko Legebiltzarran burututako bozketaren ondoren EAJ alderdiko Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten.
Mundua
- Urtarrilaren 9a – Erresuma Batuko David Cameron lehen ministroa Eskoziari independentzia erreferenduma eskaintzeko prest zegoela aipatu zuen, beti ere datozen 18 hilabeteetan egiten bazen.
- Urtarrilaren 27an hasita eta otsailaren lehenengo hamabostaldian hotzaldi gogorra izan zen Europan, ehundaka hildako eragin zituena.
- Otsailaren 12a – Greziako Legebiltzarrak Europako Batasunak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak Greziari 130.000 milioi euroko mailegua emateko murrizketa ekonomiko latzak onartu ondoren milaka greziarek protesta handiak burutu zituzten.
- Otsailaren 24a – Espainiako Público egunkariko paperezko edizioak bere azken alea argitaratu zuen.
- Martxoaren 4a – Vladimir Putinek 2012ko Errusiako Lehendakaritzarako Hauteskundeak irabazi zituen.
- Martxoaren 11-19a – 2012ko martxoko Frantziako tiroketak.
- Apirilaren 6a – MNLAk Azawaden independentzia aldarrikatu zuen Malitik.
- Maiatzaren 6a – François Hollande sozialistak Frantziako presidentetzako hauteskundeak %51,7 bozekin irabazi eta Errepublikako Presidente berria bilakatu zen.
- Ekainaren 20a – Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia koman sartu zen.
- Irailaren 11 – "Catalunya, nou estat d'Europa" manifestazioa: Bartzelonan milioi bat eta erdi lagun Kataluniaren independentziaren alde manisfestatu ziren.
- Irailaren 23a – Eskoziako Edinburgh hiriburuan independentziaren alde eta 2014ko Eskoziako independentzia erreferendumari babesa emateko manifestazioa burutu zen, goizeko 11etan Meadowseko lorategian hasi eta Princes Street etorbidean amaitu zelarik.
- Irailaren 25a – Milaka pertsonek Madrilen kongresua inguratu eta Espainiak bizi zuen ustelkeria eta murrizketa sozialak salatzeko elkartu ziren. Polizia manifestariei oldartu eta 36 pertsona atxilotu zituen.
- Irailaren 28a – Hamar pertsona hil ziren Murtziako Eskualdean eta Espainia hego-ekialdean egondako euriteetan.
- Urria – Ikasle protestak eta gurasoen grebak Espainian, Alderdi Popularreko gobernuak hezkuntzan egindako murrizketen eta politiken aurka.
- Urriaren 29a – Sandy urakanak Haiti, Jamaika, Kuba eta Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdeko kostaldean 127 hildako eta kalte material handiak eragin zituen.
- Azaroaren 1a – Madrilen Halloween gaua ospatzen ari zirela bost neska gazte hil ziren Madrid Arena pabilioian.
- Azaroaren 7a – Barack Obama demokratak Mitt Romney errepublikarrari 2012ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak irabazi zituen, beste lau urtez Ameriketako Estatu Batuetako presidentea izateko.
- Azaroaren 14a – Europako hainbat herrialdetan greba egin zen krisialdi ekonomikoa dela eta gobernuek aurrera eramaten ari ziren politika ekonomikoaren aurka.
- Azaroaren 15a – Txinako Alderdi Komunistako idazkari nagusi Xi Jinping aukeratu zuten.
- Azaroaren 17a – Egipton tren batek harrapatuta 49 lagun hil ziren.
- Azaroaren 18a – Israel eta palestinarren arteko gerra gogortu egin zen, Israelek Gaza bonbardatu zuen eta Hamasek Israelen aurka zuziriak jaurti zituen.
- Azaroaren 25a – Konbergentzia eta Batasunak Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak irabazi zituen.
- Abenduaren 5a – MV Baltic Ace itsasontzia beste itsasontzi batekin talka egin ondoren hondoratu eta eskifaiako 24 lagunetatik bost hil eta beste sei desagertu ziren.
- Abenduaren 14a – AEBetako Connecticut estatuko ikastetxe batean izandako tiroketan gutxienez 27 lagun hil zituzten.
- Abenduaren 18a – CIUko Artur Mas eta ERCko Oriol Junqueras politikariek 2014an Katalunian Autodeterminazio Erreferenduma burutzea adostu zuten.
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Kiro Gligorov, Mazedoniako Errepublikako lehenengo Presidente hautatua (j. 1917).
- Urtarrilaren 1a – Jorge Andrés Martínez Boero, argentinar motoziklista, Dakar rallyan izandako erori baten ondorioz (j. 1973).
- Urtarrilaren 1a – Carlos Soria, argentinar abokatu eta politikaria (j. 1949).
- Urtarrilaren 3a – Artemio Zarco, euskal abokatu, idazle eta zutabegilea (j. 1930).
- Urtarrilaren 3a – Josef Škvorecký, txekiar idazlea (j. 1924).
- Urtarrilaren 5a – Frederica Sagor Maas, estatubatuar aktore, idazle, antzerkigile, gidoigile eta memorialista (j. 1900).
- Urtarrilaren 9a – Malam Bacai Sanhá, Ginea-Bissauko 4. presidentea (j. 1947).
- Urtarrilaren 11 – Blanca Antepara, giza eskubideen aldeko arabar aktibista (j. 1923).
- Urtarrilaren 11 – Fatima al-Aqel, yemendar ekintzailea (j. 1957).
- Urtarrilaren 12a - Manuel Hidalgo Salas, bizkaitar guardia zibila, torturatzailea izaeagatik ezaguna,
- Urtarrilaren 12a – Marie Mansart, frantziar aktorea (j. 1925).
- Urtarrilaren 13a – Juan Antonio Usparitza, bizkaitar medikua, DYA errepide sorospen erakundearen sortzailea (j. 1919).
- Urtarrilaren 14a – Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, donostiar hizkuntzalari, idazle eta politikaria (j. 1929).
- Urtarrilaren 14a – Pearse Hutchinson, eskoziar-irlandar poeta, itzultzaile eta esataria (j. 1927).
- Urtarrilaren 14a – Joxe Mari Soraluze, Epelde, gipuzkoar trikitilaria (j. 1914).
- Urtarrilaren 15a – Manuel Fraga, galiziar politikari frankista, Espainiako eskuinaren XX. mendeko politikari garrantzitsuenetarikoa (j. 1922).
- Urtarrilaren 16a – Gustav Leonhardt, herbehereetar klabezin eta organista eta orkestra-zuzendaria (j. 1928).
- Urtarrilaren 16a – Carlos Pujol, katalan idazlea eta itzultzailea (j. 1936).
- Urtarrilaren 17a – Johnny Otis, estatubatuar piano jole, bateria jole, abeslari, zuzendari, eta blues eta rhythm and blues enpresaria (j. 1921).
- Urtarrilaren 20a – Stella Cunliffe, britainiar estatistikaria, Royal Statistical Societyko lehen emakumezko presidentea (j. 1917).
- Urtarrilaren 20a – Etta James, estatubatuar abeslaria (j. 1937).
- Urtarrilaren 21a – Vincenzo Consolo, italiar idazlea (j. 1933).
- Urtarrilaren 24a – Theo Angelopoulos, greziar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea (j. 1935).
- Urtarrilaren 29a – Oscar Luigi Scalfaro, Italiako 9. Presidentea (j. 1918).
- Urtarrilaren 31 – Dorothea Tanning, estatubatuar margolari, ilustratzaile, eskultore eta idazlea (j. 1910).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Wisława Szymborska, poloniar idazlea, 1996ko Literaturako Nobel Saria (j. 1923).
- Otsailaren 3a – Ben Gazzara, italiar jatorriko estatubatuar aktore eta zuzendaria (j. 1930).
- Otsailaren 5a – Jaime Escudero, bizkaitar futbolaria (j. 1923).
- Otsailaren 6a – Antoni Tàpies, kataluniar margolaria (j. 1923).
- Otsailaren 7a – Carmen Salinas Alfonso de Villagómez, espainiar legelaria (j. 1916).
- Otsailaren 8a – Jose Luis Akarregi, esku huskako euskal pilotaria (j. 1923).
- Otsailaren 8a – Luis Alberto Spinetta, argentinar rock musikagile, abeslari, gitarrista eta poeta (j. 1950).
- Otsailaren 11 – Iñaki Beti, Deustuko Unibertsitateko irakaslea, kritiko literarioa, idazlea eta Psikologian eta Literaturan doktorea (j. 1958).
- Otsailaren 11 – Whitney Houston, estatubatuar abeslari, aktore, ekoizle eta modeloa (j. 1963).
- Otsailaren 12a – Manuel Lasarte, euskal bertsolaria eta idazlea (j. 1927).
- Otsailaren 12a – Germán Sánchez Ruipérez, espainiar enpresaburua eta mezenasa (j. 1926).
- Otsailaren 13a – Lillian Bassman, estatubatuar argazkilari eta margolaria (j. 1917).
- Otsailaren 14a – Angel Bassols Batalla, mexikar itzultzaile, narratzaile eta saiakera-egilea (j. 1925).
- Otsailaren 15a – Julia Manzanal Pérez, Comisario Chico, espainiar aktibista errepublikanoa, PCEko militantea (j. 1915).
- Otsailaren 16a – Chikage Awashima, japoniar aktorea (j. 1924).
- Otsailaren 19a – Renato Dulbecco, italiar-estatubatuar sendagile eta mikrobiologoa, 1975eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1914).
- Otsailaren 20a – Lv Zijian, arte martzialetan aditua eta aldi batez Txinako Herri Errepublikako gizonik zaharrena (118 urte) (j. 1893).
- Otsailaren 24a – Yon de Luisa Saseta, Mexikoko euskal diasporako kide nabarmena (j. 1937).
- Otsailaren 24a – Maria Adelaida Bragançakoa, Donibane Lohizunen jaiotako Portugalgo infanta (j. 1912).
- Otsailaren 25a – Gloria Alcorta, argentinar idazle eta poeta (j. 1915).
- Otsailaren 25a – Manuel Alía Medina, espainiar geologoa, Bukraako fosfato-aztarnategien aurkitzailea (j. 1917).
- Otsailaren 25a – Maurice André, frantziar tronpeta-jotzailea (j. 1933).
- Otsailaren 25a – Erland Josephson, suediar aktore, zinema zuzendari eta idazlea (j. 1923).
- Otsailaren 26a – Teresa Aldamiz, filipinar-bizkaitar poeta, kazetaria eta itzultzailea (j. 1928).
- Otsailaren 26a – Andresa Portugal, Donostiako Bretxako azokan arrain-saltzailea 70 urtez, arrain garbitua saltzeari utzi zion azkena (j. 1915).
- Otsailaren 27a – Manuel de Solà-Morales Rubió, kataluniar arkitekto eta urbanista (j. 1939).
- Otsailaren 29a – Davy Jones, ingeles aktore eta musikaria, The Monkees taldeko kidea (j. 1945).
Martxoa
- Martxoaren 4a – Felícia Fuster i Viladecans, kataluniar poeta, pintore eta itzultzailea (j. 1921).
- Martxoaren 6a – Elias Garralda, nafar margolaria (j. 1926).
- Martxoaren 7a – Félicien Marceau, frantziar antzerkigilea idazlea (j. 1913).
- Martxoaren 9a – Agnes Torres, mexikar psikologoa, ikerlaria, hizlaria eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea, eraila (j. 1983).
- Martxoaren 10a – Jean Giraud, Moebius, frantziar komikigilea (j. 1938).
- Martxoaren 10a – Frank Sherwood Rowland, estatubatuar kimikaria, 1995eko Kimikako Nobel Saria (j. 1927).
- Martxoaren 12a – Domitila Barrios de Chungara, Boliviako feminismoaren buruzagi nabarmena (j. 1937).
- Martxoaren 12a – Augustin Misago, ruandar apezpiku katolikoa (j. 1943).
- Martxoaren 13a – Teresa Pàmies, kataluniar idazle, kazetari eta ekintzailea (j. 1919).
- Martxoaren 14 – Ċensu Tabone, Maltako 4. presidentea (j. 1913).
- Martxoaren 14a – Pierre Schoendoerffer, frantziar zinema zuzendari eta gidoigile, idazle eta gerra berriemailea (j. 1928).
- Martxoaren 15a – Mervyn Davies, Merv the Swerve, galestar errugbi jokalaria (j. 1946).
- Martxoaren 15a – Jacques Descheemaeker, frantziar legegizon eta historialaria (j. 1919).
- Martxoaren 16a – Xabier Alvarez de Eulate, euskal artista eta fraidea (j. 1919).
- Martxoaren 16a – Dominika Etxart, euskal herri-kantaria, Zuberoako herri kantuak berreskuratzen lan aparta egin zuena (j. 1933).
- Martxoaren 17a – Shenouda III.a, Eliza Ortodoxo Koptoko Aita Santua (j. 1923).
- Martxoaren 18a – George Tupou V.a, Tongako erregea (j. 1948).
- Martxoaren 19a – Ulu Grosbard, belgikar-estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1929).
- Martxoaren 21a – Tonino Guerra, italiar olerkari, antzerkigile, eleberrigile eta gidoilaria (j. 1920).
- Martxoaren 21a – Ainhoa Murua Ugarte, gipuzkoar ikertzaile biokimikaria (j. 1979).
- Martxoaren 21a – Santiago Zabala, Lexo, gipuzkoar bertsolaria (j. 1942).
- Martxoaren 23a – Abdullahi Yusuf Ahmed, Somaliako trantsizio gobernuko presidentea (j. 1934).
- Martxoaren 24a – José Ángel Zubiaur, nafar politikari eta abokatua (j. 1918).
- Martxoaren 25a – Susana Agüero, argentinar dantzaria eta aktorea (j. 1944).
- Martxoaren 25a – Antonio Tabucchi, italiar idazlea eta Portuges hizkuntza eta literatura irakaslea (j. 1943).
- Martxoaren 27a – Millôr Fernandes, brasildar marrazkilari, umorista, antzerkigile, idazle eta itzultzailea (j. 1923).
- Martxoaren 27a – Adrienne Rich, estatubatuar idazle feminista (j. 1929).
- Martxoaren 28a – John Arden, ingeles antzerkigilea (j. 1930).
- Martxoaren 29a – Florentino Goiburu, gipuzkoar bertsolari eta artzaina (j. 1933).
- Martxoaren 31 – Joakin Berasategi, gipuzkoar argitaratzailea, Sendoa argilatxearen sortzailea eta bertsolaritzaren bultzatzailea (j. 1939).
- Martxoaren 31 – Lise London, Frantziako Erresistentziako aktibista, nazien kontzentrazio-eremuetatik bizirik atera zena (j. 1916).
Apirila
- Apirilaren 1a – Miguel de la Madrid, Mexikoko presidentea (j. 1934).
- Apirilaren 3a – Antonio Mingote, gaztelaniazko kataluniar idazlea, marrazkilaria eta umorista (j. 1919).
- Apirilaren 3a – José María Zarraga, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1930).
- Apirilaren 4a – Dimitris Christoulas, Atzerakada Handiaren ondorioz sorrarazitako egoera sozioekonomikoaren aurka protesta moduan bere buruaz beste egin zuen greziar botikaria (j. 1935).
- Apirilaren 4a – Claude Miller, frantziar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1942).
- Apirilaren 4a – Luciano Montero Rechou, lapurtar txirrindularia (j. 1930).
- Apirilaren 4a – Lorenzo Ondarra, nafar organo-jotzailea eta musikagilea (j. 1931).
- Apirilaren 5a – Jim Marshall, Zarataren aita, gitarra elektrikoen anplifikazioaren aitzindaria (j. 1923).
- Apirilaren 5a – Barney McKenna, irlandar banjojotzailea eta The Dubliners taldeko kidea (j. 1939).
- Apirilaren 5a – Bingu wa Mutharika, Malawiko presidentea (j. 1934).
- Apirilaren 5a – Ferdinand Alexander Porsche, alemaniar ingeniaria, Porsche 911 modeloaren diseinatzailea (j. 1935).
- Apirilaren 8a – Regina Araluze, bizkaitar irrintzilaria (j. 1922).
- Apirilaren 9a – Iñigo Cabacas, Athletic Club futbol taldearen jarraitzailea, Ertzaintzaren pilotakada batez (j. 1983).
- Apirilaren 11 – Ahmed Ben Bella, Aljeriako lehendabiziko presidentea (j. 1916).
- Apirilaren 14a – Piermario Morosini, italiar futbolaria, futbol partidu batean bihotzekoak jota (j. 1986).
- Apirilaren 17a – Manuel Gómez Larrañeta, gipuzkoar biologo eta ozeanografoa (j. 1924).
- Apirilaren 19a – Levon Helm, estatubatuar musikari eta aktorea, The Band taldeko kidea (j. 1940).
- Apirilaren 25a – Louis le Brocquy, irlandar margolaria (j. 1916).
- Apirilaren 28a – Fred Allen, zeelandaberritar errugbilari eta entrenatzailea (j. 1920).
- Apirilaren 28a – Matilde Camus, espainiar poeta eta idazlea (j. 1919).
- Apirilaren 30a – E. J. Potter, estatubatuar motozikleta diseinatzaile eta lasterkaria (j. 1941).
Maiatza
- Maiatzaren 4a – Adam "MCA" Yauch, estatubatuar rap abeslaria eta baxu-jotzailea, Beastie Boys taldearen sortzailea (j. 1964).
- Maiatzaren 5a – Eufronio Agirre, klaretar misiolari eta euskaltzalea (j. 1919).
- Maiatzaren 8a – Maurice Sendak, estatubatuar idazle eta marrazkilaria (j. 1928).
- Maiatzaren 10a – Rafael Munoa, donostiar pintorea eta marrazkilaria (j. 1930).
- Maiatzaren 10a – Juan Maria Urdangarin Berriotxoa, euskal enpresaburua (j. 1932).
- Maiatzaren 12a – John William Costerton, kanadar zientzialaria , biogeruzen mikrobiologiaren aitzindaria (j. 1934).
- Maiatzaren 12a – Jose Ignacio Kote Olaizola, arkitekto teknikoa eta gipuzkoar kirolari loturiko pertsona (j. 1952).
- Maiatzaren 14a – Eñaut Larralde, euskal abeslaria eta irakaslea (j. 1909).
- Maiatzaren 15a – Carlos Fuentes, mexikar idazlea, Latinoamerikako idazlerik handienetakoa eta emankorrenetakoa (j. 1928).
- Maiatzaren 15a – Jean Craighead George, estatubatuar haur-literatura idazlea (j. 1919).
- Maiatzaren 15a – José María Macarulla, kataluniar kimikaria eta EHUko irakaslea (j. 1932).
- Maiatzaren 17a – Donna Summer, estatubatuar abeslaria (j. 1948).
- Maiatzaren 18a – Dietrich Fischer-Dieskau, alemaniar opera-abeslaria, baritonoa (j. 1925).
- Maiatzaren 20a – Robin Gibb, britainiar abeslaria eta musikagilea, Bee Gees taldeko kidea (j. 1949).
- Maiatzaren 20a – Juan José Mencía, bizkaitar futbolaria (j. 1923).
- Maiatzaren 20a – Eugene Polley, estatubatuar ingeniari eta asmatzailea, telebistarako urrutiko agintea asmatzeagatik ospetsua (j. 1915).
- Maiatzaren 25a – Edoardo Mangiarotti, italiar eskrimalaria (j. 1919).
- Maiatzaren 26a – Arthur Decabooter, flandriar txirrindularia (j. 1936).
- Maiatzaren 27a – Jose María Busto, bizkaitar futboñaria (j. 1923).
- Maiatzaren 27a – Friedrich Hirzebruch, alemaniar matematikaria, bere belaunaldiko figura nabarmena (j. 1927).
- Maiatzaren 28a – Jose Maria Knörr, arabar enpresaburua, Kas freskagarri konpainiaren sortzailea (j. 1916).
- Maiatzaren 30a – Karmele Esnal, gipuzkoar irakaslea, ikastolen sustatzailea eta idazlea (j. 1932).
- Maiatzaren 30a – Andrew Fielding Huxley, britainiar biofisikaria, 1963ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1917).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Andoni Esparza Gallastegi, bizkaitar kooperatibista eta albaitaria (j. 1932).
- Ekainaren 1a – Jesús María Hurtado Arrieta, bizkaitar futbolaria (j. 1930).
- Ekainaren 2a – Genichi Taguchi, japoniar ingeniari eta estatistikaria, kalitatearen kudeaketan egindako ekarpenengatik ezaguna (j. 1924).
- Ekainaren 5a – Ray Bradbury, zientzia fikzio, fantasia, beldur eta misteriozko estatubatuar idazlea (j. 1920).
- Ekainaren 6a – Manolo Preciado, Manolín, espainiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1957).
- Ekainaren 7a – Arturo Azuela, mexikar idazlea (j. 1938).
- Ekainaren 7a – Phillip Tobias, hegoafrikar antropologoa (j. 1925).
- Ekainaren 10a – Georges Mathieu, frantziar margolaria (j. 1921).
- Ekainaren 11 – Hector Bianciotti, argentinar jatorriko frantziar idazlea (j. 1930).
- Ekainaren 11 – Gotzon Elortza, bizkaitar zinema-zuzendaria, Euskadiko zinemagintzaren aitzindaria eta euskarazko lehen dokumentalen egilea (j. 1923).
- Ekainaren 11 – Teófilo Stevenson, kubatar boxeolaria, adituen iritzian historiako boxeolari amateur onena (j. 1952).
- Ekainaren 12a – Sheikh Mukhtar Mohamed Hussein, Somaliako behin-behineko presidentea (j. 1912).
- Ekainaren 12a – Elinor Ostrom, estatubatuar politologoa, 2009ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1933).
- Ekainaren 13a – Roger Garaudy, frantziar filosofoa eta politikaria (j. 1913).
- Ekainaren 13a – William Standish Knowles, estatubatuar kimikaria, 2001eko Kimikako Nobel Saria (j. 1917).
- Ekainaren 14a – Maribel Forcadas, espainiar medikua eta EHUko irakaslea (j. 1949).
- Ekainaren 14a – Marjorie Hyams, estatubatuar jazz-musikari, bibrafonista, pianista, bateria-jole eta musika-moldatzailea (j. 1920).
- Ekainaren 15a – Raymond Hernando, Ramuntxo, laupurtar txirrindularia (j. 1954).
- Ekainaren 17a – Rodney King, estatubatuar taxilaria, 1991n Los Angelesko poliziak emandako jipoi bategatik ospetsua (j. 1965).
- Ekainaren 21a – Anna Schwartz, estatubatuar ekonomialaria (j. 1915).
- Ekainaren 22a – Juan Luis Galiardo, espainiar aktorea (j. 1940).
- Ekainaren 23a – Brigitte Engerer, frantziar piano-jotzaile klasikoa (j. 1952).
- Ekainaren 26a – Nora Ephron, estatubatuar eleberrigilea, gidoigilea eta zinema-zuzendaria (j. 1941).
- Ekainaren 28a – Robert Sabatier, frantziar idazlea (j. 1923).
- Ekainaren 30a – Yitzhak Shamir, Israelgo lehen ministroa (j. 1915).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Evelyn Lear, estatubatuar opera-abeslari lirikoa, sopranoa (j. 1926).
- Uztailaren 3a - Lucia Arrube, Lutxi, Lucina, bizkaitar erraketista (j. 1923).
- Uztailaren 3a – Sergio Pininfarina, italiar automobil-diseinatzailea (j. 1926).
- Uztailaren 7a – Leon Schlumpf, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1925).
- Uztailaren 8a – Ernest Borgnine, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- Uztailaren 12a – Else Holmelund Minarik, Haur Literaturako estatubatuar idazlea (j. 1920).
- Uztailaren 13a – Leda Valladares, argentinar abeslaria, kantautorea, literatura idazlea, poeta, musikologoa eta folklorologoa (j. 1919).
- Uztailaren 15a – Manuel Egiguren, euskal fraide frantziskotarra, misiolaria eta Beniko (Bolivia) gotzain laguntzailea (j. 1930).
- Uztailaren 15a – Celeste Holm, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- Uztailaren 16a – Jon Lord, ingeles konpositore, piano jotzailea eta Hammond organo jotzailea (j. 1941).
- Uztailaren 18a – Jean François-Poncet, Akitaniako Eskualde Kontseiluko presidente bitartekaria (j. 1928).
- Uztailaren 18a – Frances Spence, ENIAC konputagailuaren jatorrizko programatzaileetako bat (j. 1922).
- Uztailaren 22a – Miguel Arteche, txiletar idazlea (j. 1926).
- Uztailaren 22a – Hilario Azkarate, bizkaitar esku pilotaria (j. 1935).
- Uztailaren 22a – George Armitage Miller, estatubatuar psikologoa, psikologia kognitiboaren sortzaileetako bat (j. 1920).
- Uztailaren 23a – Margarita Pildayn, paraguaitar abeslaria (j. 1940).
- Uztailaren 23a – Sally Ride, estatubatuar ingeniari, fisikari eta astronauta, espaziora igotako lehenbiziko estatubatuar emakumezkoa (j. 1951).
- Uztailaren 23a – Esther Tusquets, kataluniar idazle eta argitaratzailea (j. 1936).
- Uztailaren 24a – John Atta-Mills, Ghanako presidentea (j. 1944).
- Uztailaren 24a – Gregorio Peces-Barba, espainiar politikaria eta abokatua (j. 1938).
- Uztailaren 29a – Chris Marker, frantziar idazle, argazkilari, film dokumentalen zuzendari, multimedia artista eta zinema saiakeragilea (j. 1921).
- Uztailaren 30a – Maeve Binchy, irlandar eleberrigile, antzerkigile, ipuin idazle, zutabegile eta hizlaria (j. 1939).
- Uztailaren 31 – Gore Vidal, estatubatuar idazlea (j. 1925).
Abuztua
- Abuztuaren 2a – John Keegan, britainiar historialari militar, irakasle, idazle eta kazetaria (j. 1934).
- Abuztuaren 3 - Antonio Mateo, Irunen bizi izandako asturiar margolaria (j. 1927).
- Abuztuaren 5a – Chavela Vargas, kostarikar-mexikar abeslaria, rantxera musikaren interprete nabarmenenetakoa (j. 1919).
- Abuztuaren 8a – Sancho Gracia, espainiar-uruguaiar aktorea (j. 1936).
- Abuztuaren 16a – Joaquín Luis Romero Marchent, espainiar zinema zuzendari, telebista zuzendari eta gidoilaria (j. 1921).
- Abuztuaren 17a – María Luisa Herrera, espainiar arkeologoa (j. 1913).
- Abuztuaren 19a – Tony Scott, ingeles zinema zuzendaria (j. 1944).
- Abuztuaren 20a – Phyllis Diller, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1917).
- Abuztuaren 20a – Dom Mintoff, Maltako lehen ministroa (j. 1916).
- Abuztuaren 20a – Meles Zenawi, Etiopiako presidentea (j. 1955).
- Abuztuaren 21a - Genoveva Dawson, argentinar botanikari, kontserbatzaile, irakasle eta esploratzailea (j. 1918).
- Abuztuaren 21a – William Thurston, estatubatuar matematikaria (j. 1946).
- Abuztuaren 24a – Bonifacia Zuazola, Boni, gipuzkoar erraketista (j. 1915).
- Abuztuaren 25a – Neil Armstrong, estatubatuar astronauta, Apollo 11 misioan ilargia zapaldu zuen lehenengo gizaki lurtarra (j. 1930).
- Abuztuaren 27a – Aurora Bautista, espainiar aktorea (j. 1925).
- Abuztuaren 28a – Alfred Schmidt, alemaniar filosofoa (j. 1931).
- Abuztuaren 30a – Carlos Larrañaga, kataluniar aktorea (j. 1937).
- Abuztuaren 31 – Carlo Maria Martini, italiar kardinala, Milango artzapezpikua izandakoa (j. 1927).
- Abuztuaren 31 – Klaus Niebel, alemaniar industrialari eta euskaltzalea (j. 1937).
- Abuztuaren 31 – Norbert Walter, alemaniar ekonomialaria (j. 1944).
Iraila
- Irailaren 1a - Françoise Collin, belgikar eleberrigile, filosofo eta feminista, frantsesezko lehen aldizkari feministaren sortzailea (j. 1928).
- Irailaren 2a – Jose Antonio Agirregomezkorta, gipuzkoar futbolaria (j. 1941).
- Irailaren 2a – Emmanuel Nunes, Parisen bizi izandako portugaldar musikagilea (j. 1941).
- Irailaren 3a – Michael Clarke Duncan, estatubatuar aktorea (j. 1957).
- Irailaren 3a – Sun Myung Moon, Batasunaren Elizaren korear sortzailea (j. 1920).
- Irailaren 10a – Ernesto de la Peña, mexikar itzultzailea eta akademikoa (j. 1927).
- Irailaren 11 - José Javier Etaio Mikeo, nafar matematikaria (j. 1926).
- Irailaren 12a – Jesús Felipe Armendaritz, bizkaitar politikari eta sindikalista (j. 1945).
- Irailaren 13a – Dilhan Eryurt, turkiar astrofisikari, astronomo eta ikerlari zientifikoa (j. 1926).
- Irailaren 13a – Otto Stich, Suitzako presidentea (j. 1927).
- Irailaren 18a – Santiago Carrillo, espainiar politikari komunista, Espainiar Transizioan pertsonaia garrantzitsua (j. 1915).
- Irailaren 19a – Víctor Cabedo, espainiar txirrindularia, entrenatzen ari zela auto batek jota (j. 1989).
- Irailaren 26a – Sylvia Fedoruk, kanadar fisikaria (j. 1927).
- Irailaren 28a – Juan Maria Orbe, euskal enpresaburua eta EHNE sindikatuko sortzaileetako bat (j. 1944).
- Irailaren 29a – Hebe Camargo, brasildar aktorea, abeslaria eta telebistako aurkezlea (j. 1929).
- Irailaren 30a – Barry Commoner, estatubatuar biologo, ekologo eta pedagogoa (j. 1917).
- Irailaren 30a – Autran Dourado, brasildar eleberrigilea (j. 1926).
- Irailaren 30a - Antisa Khvichava, 132 urtean bizi omen izan zen emakumea (j. 1880).
Urria
- Urriaren 1a – Eric Hobsbawm, ingeles historialari eta idazle marxista (j. 1917).
- Urriaren 5a – Joxe Aierbe, euskal idazlea (j. 1934).
- Urriaren 6a – Chadli Bendjedid, Aljeriako presidentea (j. 1929).
- Urriaren 6a – John Jamieson Carswell Smart, ingeles filosofoa (j. 1920).
- Urriaren 11 – Edgar Negret, kolonbiar eskultorea (j. 1920).
- Urriaren 15a – Norodom Sihanouk, Kanbodiako Erregea (j. 1922).
- Urriaren 18a - Isabel Ellsen, frantziar nobelagile, erreportari, gidoilari eta gerra-argazkilaria (j. 1958).
- Urriaren 18a – Sylvia Kristel, herbeheretar aktorea (j. 1952).
- Urriaren 19a – Fiorenzo Magni, italiar txirrindularia, hiru Itzuli Handietan etapa garaipenak lortu zituen lehena (j. 1920).
- Urriaren 19a – Manuel António Pina, portugaldar idazlea eta kazetaria (j. 1943).
- Urriaren 19a – Raymond Souster, ingelesezko kanadar poeta (j. 1921).
- Urriaren 20a – Edward Donnall Thomas, estatubatuar medikua, 1990eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1920).
- Urriaren 21a – George McGovern, estatubatuar historialari eta politikaria (j. 1922).
- Urriaren 22a – Wilson Whineray, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1935).
- Urriaren 23a – Xabier Flores, nafar futbolaria, errepide istripuan (j. c. 1988).
- Urriaren 24a – Olivier Lefèvre d'Ormesson, frantziar politikaria (j. 1918).
- Urriaren 24a – Txomin Ziluaga, HASI alderdiko idazkari nagusia, Herri Batasunako sortzaileetako bat eta politika-zientziako irakaslea (j. 1939).
- Urriaren 25a – John Connelly, ingeles futbolaria (j. 1938).
- Urriaren 27a – Rafa Albisu, ETA erakundearen sortzaileetako bat (j. 1931).
- Urriaren 27a – Jacques Dupin, frantziar poeta, arte kritikari eta L'Éphémère aldizkariaren kofundatzailea (j. 1927).
- Urriaren 27a – Hans Werner Henze, alemaniar musikagilea (j. 1926).
- Urriaren 31 – Gae Aulenti, italiar arkitektoa (j. 1927).
- Urriaren 31 – Fernando Díaz-Plaja, kataluniar historialaria, saiakeragilea eta narratzailea (j. 1918).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Agustín García Calvo, espainiar filosofoa, hizkuntzalaria, itzultzailea eta saiakera-idazlea (j. 1926).
- Azaroaren 5a – Elliot Carter, estatubatuar musikagilea (j. 1908).
- Azaroaren 17a – Branko Elsner, esloveniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1929).
- Azaroaren 17a – Margaret Yorke, britainiar fikziozko idazlea (j. 1924).
- Azaroaren 18a – Emilio Aragón Bermúdez, Miliki, espainiar pailazoa, abeslaria eta telebista aurkezlea (j. 1929).
- Azaroaren 19a – Hannie Lips, Herbeheretako telebista aurkezlea (j. 1924)
- Azaroaren 19a – Boris Strugatski, errusiar idazlea, bere anaiarekin batera zientzia fikzioan aritutakoa (j. 1933).
- Azaroaren 23a – José Luis Borau, espainiar zinema zuzendari, ekoizle, aktore eta gidoigilea (j. 1929).
- Azaroaren 23a – Larry Hagman, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- Azaroaren 24a – Héctor Camacho, Macho Camacho, puertorricoar boxeolaria, eraila (j. 1962).
- Azaroaren 24a – Tony Leblanc, espainiar aktore eta zinema zuzendaria (j. 1922).
- Azaroaren 25a – Lars Hörmander, suediar matematikaria (j. 1931).
- Azaroaren 26a – Joseph Murray, estatubatuar sendagilea, 1990eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1919).
- Azaroaren 30a – Inder Kumar Gujral, Indiako lehen ministroa (j. 1919).
Abendua
- Abenduaren 4a - Besse Cooper, estatubatuar maistra eta sufragista, 116 urtera arte bizi izandakoa (j. 1896).
- Abenduaren 5a – Oscar Niemeyer, brasildar arkitektoa, arkitektura modernoko erreferente nagusietako bat (j. 1907).
- Abenduaren 6a – Miguel Abia Biteo Boricó, Ekuatore Gineako lehen ministroa (j. 1961).
- Abenduaren 6a – Jean Diederich, luxenburgotar txirrindularia (j. 1922).
- Abenduaren 7a – Franz Duboscq, euskal herritar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Presidentea (j. 1924).
- Abenduaren 11 – Ravi Shankar, indiar musikagilea eta zitara-jotzailea (j. 1920).
- Abenduaren 11 – Galina Vixnevskaia, errusiar soprano opera abeslaria (j. 1926).
- Abenduaren 12a – Juan María Balier, bizkaitar txirrindularia (j. 1941).
- Abenduaren 13a – Maurice Herzog, frantziar alpinista eta politikaria, Louis Lachenalekin batera zortzimilako bat (Annapurna) igo zuen aurreneko gizakia (j. 1919).
- Abenduaren 15a – Joxe Agirre, Oranda, azpeitiar bertsolaria (j. 1929).
- Abenduaren 15a – Jamala al-Baidhani, yemendar giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1977).
- Abenduaren 15a – Páidí Ó Sé, futbol gaelikoko irlandar jokalaria (j. 1955).
- Abenduaren 16a – Iñaki Lejarreta, bizkaitar txirrindularia, mendiko bizikletan cross-county modalitatean aritua (j. 1983).
- Abenduaren 18a – Mustafa Ould Salek, Mauritaniako presidentea (j. 1936).
- Abenduaren 19a – Pecker Dunne, irlandar musikari eta seanchaía (j. 1933).
- Abenduaren 21a – Lee Dorman, estatubatuar baxu-jotzailea, Iron Butterfly taldeko kidea (j. 1942).
- Abenduaren 24a – Richard Rodney Bennett, britainiar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1936).
- Abenduaren 24a – Charles Durning, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- Abenduaren 27a – Norman Schwarzkopf, estatubatuar jenerala, Golkoko Gerrako nazioarteko gudarosteen komandantea (j. 1934).
- Abenduaren 30a – Fili Chillón, espainiar idazle, margolari eta eskultorea (j. 1918).
- Abenduaren 30a – Rita Levi-Montalcini, italiar neurologo eta unibertsitateko irakaslea, 1986ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1909).
- Abenduaren 31 – Jovette Marchessault, kanadar margolari, eskultore, eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1938).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea