Marte
Eguzki-sistemako laugarren planeta / From Wikipedia, the free encyclopedia
Marte[oh 1] Eguzkitik hasita laugarren planeta da Eguzki-sisteman. Erromatar mitologiako Marte gerra-jainkoaren izena ezarri zitzaion, gaueko ortzian ageri duen gorritasuna zela-eta. Hori dela eta Planeta Gorria ere irizten zaio[15][16]. Itxura hori bere azaleko burdin oxido gorrixkak ematen dio, eta begi hutsez ikus daitezkeen gorputz astronomikoen artean bereizgarria egiten du.[17] Marte atmosfera mehea duen planeta telurikoa da. Bere gainazaleko elementuek Ilargiko kraterren inpaktuen eta Lurreko haran, basamortu izotz poloen antza dute.
- Artikulu hau planetari buruzkoa da; jainkoa gaitzat duena beste hau da: «Marte (jainkoa)»
Ordenagailuz osatutako irudia, datu errealetatik. | |||||||||||||
Izendapenak | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Adjektiboa | martetar | ||||||||||||
Ezaugarri orbitalak [1] | |||||||||||||
Garaia: J2000 | |||||||||||||
Afelioa | 249,2 milioi km 1,6660 UA | ||||||||||||
Perihelioa | 206,7 milioi km 1,3814 UA | ||||||||||||
227.939.100 km 1,523679 UA | |||||||||||||
Eszentrikotasuna | 0,0934 | ||||||||||||
686,971 egun 1,8808 juliotar urte 668,5991 sol | |||||||||||||
779.96 egun 2.135 juliotar urte | |||||||||||||
Batezbesteko abiadura orbitala | 24,077 km/s | ||||||||||||
19,3564° | |||||||||||||
Makurdura orbitala | 1.850° ekliptikara 5.65° Eguzkiaen ekuatorera 1.67° plano inbariantera[2] | ||||||||||||
49.562° | |||||||||||||
Perihelioaren argumentua | 286.537° | ||||||||||||
Sateliteak | 2 | ||||||||||||
Ezaugarri fisikoak | |||||||||||||
Batezbesteko erradioa | 3389,5±0,2 km[3] | ||||||||||||
Ekuatoreko erradioa | 3396,2±0,1 km [3] 0,533 Lur | ||||||||||||
Poloko erradioa | 3376,2±0,1 km [3]
0,531 Lur | ||||||||||||
Zanpaketa | 0,00589±0,00015 | ||||||||||||
Gainazal azalera | 144.798.500 km2 0.284 Lur | ||||||||||||
Bolumena | 1,6318 × 1011 km3[4] 0.151 Lur | ||||||||||||
Masa | 6,4185 × 1023 kg[4] 0.107 Lur | ||||||||||||
Batezbesteko dentsitatea | 3.9335±0.0004 g/cm³[4] | ||||||||||||
Gainazal grabitatea | 3.711 m/s²[4] 0.376 g indar | ||||||||||||
Inertzia momentuaren faktorea | 0.3662±0.0017[5] | ||||||||||||
5.027 km/s | |||||||||||||
Errotazio periodo siderala | 1,025957 egun 24h 37m 22s[4] | ||||||||||||
Ekuatoreko errotazio abiadura | 868,22 km/h | ||||||||||||
25.19° | |||||||||||||
Ipar Poloko igoera zuzena | 21h 10m 44s 317,68143° | ||||||||||||
Ipar Poloko deklinazioa | 52,88650° | ||||||||||||
Albedoa | 0.170 (geom.)[6] 0.25 (Bond)[7] | ||||||||||||
| |||||||||||||
+1.6 eta −3.0 artean[10] | |||||||||||||
Diametro angeluarra | 3.5–25.1″[7] | ||||||||||||
Atmosfera[7][11] | |||||||||||||
Gainazaleko presioa | 0.636 (0.4–0.87) kPa | ||||||||||||
Osaera | (zatiki molarrak)
| ||||||||||||
Marteren biraketa periodoa eta denborazko zikloak Lurrekoen antzekoak dira, urtaroak sortzen dituen okertasuna barne. Marten daude Olympus Mons, Eguzki Sistemako sumendi handiena eta ezagutzen den bigarren mendi altuena, eta Valles Marineris, Eguzki Sistemako arroila handienetakoa. Ipar hemisferioko Borealis beheragune leunak planetaren % 40a estaltzen du eta inpaktu erraldoi batek sortua izan daiteke.[18][19] Bi ilargi ditu: Phobos eta Deimos, Harrapatutako asteroideak izan litezke,[20][21] 5261 Eurekaren antzekoak, Marteko objektu troiar bat.
Marteko iraganeko bizigarritasun potentziala aztertzen ari diren ikerketak egiten ari dira, gaur egungo bizia aurkitzekoak ere. Etorkizunerako astrobiologia misioak aurreikusi dira, besteak beste, Mars 2020 eta Rosalind Franklin roverrak.[22][23][24] Ur likidoa ezin da Marteko azaleran egon atmosferako presioa oso baxua, Lurrekoa baino % 1 baino txikiagoa baita[25], epe laburretan altuera txikienetan izan ezik.[26][27] Bi poloetako izotz kaskoak urez egindakoak direla dirudi.[28][29] Hego poloko izotz kaskoan dagoen ur izoztuaren bolumena, urtu egingo balitz, nahikoa izango litzateke planetaren azalera osoa 11 metroko sakoneran urperatzeko.[30] 2016ko azaroan, NASAk lurpeko izotz asko aurkitu zuen Marteko Utopia Planitian. Bertan dagoen ur bolumena Superior lakuan dagoenaren baliokidea litzateke.[31][32][33]
Marte erraz ikusi daiteke Lurretik begi hutsez, baita bere kolore gorrixka ere. Bere itxurazko magnitude,a -2,94koa da, soilik Jupiterrek, Artizarrak, Ilargiak eta Eguzkiak gainditua. Lurrean oinarritutako teleskopio optikoek gutxienez 300 kilometro dituzten ezaugarriak bereiz ditzakete Lurra eta Marte hurbilen dauden momentuetan, Lurreko atmosferaren eraginez.[34]