From Wikipedia, the free encyclopedia
Martin Schongauer (Colmar, Alsazia, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Frantzia—, 1445 – Breisach, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Alemania—, 1491ko otsailaren 2a) alemaniar irarle eta margolaria izan zen, XV. mendeko grabatzailerik onenetako bat. Garai hartako herbeheretar maisu handien eragina begi-bistakoa da haren lanetan. Schongauerren 115 bat irarlan gorde dira, bikainak denak. Eragin handia izan zuten Durerorengan, eta Europa osoan zehar ezagutu ziren. Grabatuetan erabili zituen gaiak erlijiozkoak ziren batez ere: Ama Birjinaren heriotza; Birjina zuhurrak; San Antonio; Errege Magoen gurtzea; Passion (Pasioa).
Martin Schongauer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Colmar, 1440(e)ko hamarkada |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Breisach am Rhein, 1491ko otsailaren 2a (41/51 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Leipzigeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, Irarlea, artista grafikoa eta copper engraver (en) |
Lan nabarmenak | |
Margolari gisa oso adierazgarria izan zen egin zituen lan bakanetan. Ezagunena Ama Birjina arrosa artean (1743) da. Beste lan batzuk ere baditu: Colmar museoan dauden aldareburuko baten bi aldeak; Familia sakratua; Ama Birjinaren koroatzea; Epaiketa unibertsala, Brisach-eko katedralean dagoen fresko erraldoia. Schongauerren jatorrizko 53 marrazki ere gordetzen dira.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Schongauer |
Artikulu hau Germaniako Erromatar Inperio Santuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.