From Wikipedia, the free encyclopedia
Metropoli-eremu edo hiri-eremu bat hiri-eskualde egitura bat da, erdiguneko hiri batek eta honi fisikoki edo sozio-ekonomikoki atxikiak duden inguruetako hiriek osatua. Gehienetan funtzionamendu zentralizatua du. Benetako metropoli eremu bat osatzeko garraio sistema garatua izan behar du, eremuko hiriguneak elkarlotzeko eta interakzio sozio-ekonomikoak ahalbidetzeko. Zaila da metropoli eremuaren mugak definitzea, erdiguneko hiriaren eragina urrundu ahala ahultzen baitoa, baina muga argirik gabe. Hala ere, kasu askotan, administratiboki metropoli eremuak osatzen dira, eskumen batzuk kudeatu ahal izateko, hala nola Hiri Elkargoak.
Hiri-egitura XIX. mendetik aurrera garatzen hasi zen batez ere, lehenik Industria Iraultzari lotua. XX. mende amaieratik, hiri handi eta ertain ia guztietara hedatu da, garapen ekonomiko eta sozialak eraginda herrialde garatuen, baina baita ere hazkuntza demografiko handiak eraginda herrialde ez garatu eta garapen bidean daudenetan.
# | Metropoli eremua | Balioztatutako biztanleria |
1 | Bilboko metropoli eremua | 953.152[1] |
2 | Donostiako metropoli eremua | 413.617[1] 408.613[3] |
3 | Iruñeko metropoli eremua | 328.511[1] 312.192[3] |
4 | Gasteizko metropoli eremua | 232.497[3] |
5 | Eibar-Durangoko metropoli eremua | 126.190[1] |
6 | Baionako metropoli eremua | 112.026[4] 46.233[5] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.