Euskal Kosta-Aturri

Lapurdiko eskualdea From Wikipedia, the free encyclopedia

Euskal Kosta-Aturri
Remove ads

Euskal Kosta-Aturri edo Baionaldea edota BAB Lapurdiko kostaldeko metropolitar gunea eta aglomerazio elkargoa izan zen. Gaur egun, eskualde bat da. Baiona, Angelu, Biarritz eta Bokale udalerriek osatzen zuten. Bidarte ere herri-elkargoko kide da baina geografikoki Lapurdi Itsasegia eskualdean dago kokaturik.

Datu azkarrak Euskal Kosta-AturriBaionaldea Baiona-Angelu-Biarritz (BAB), Administrazioa ...
Thumb
Eskualdearen satelite irudia

1999ko abenduaren 31n sortu zen, BAB izenarekin (Baiona, Angelu eta Biarritz udalerriek osatzen baitzuten) eta 2011ko urtarrilaren 1ean Bokale eta Bidarte gehitu zitzaizkien[1], herri-elkargoaren izena ere gaur egunekora aldatuz. 2017ko urtarrilaren 1ean desegin zen elkargoa, Euskal Herri Elkargoa sortu zenean.

118.352 biztanle bizi dira Euskal Kosta-Aturri elkargoa osatzen duten udalerrietan eta guztira, 78,24km2-tako azalera du. Ipar Euskal Herriko eskualderik populatuena da alde handiz, eta Euskal Herria osorik kontutan hartuta 20 udalerririk jendetsuenen artean daude Baiona (10.a), Angelu (13.a) eta Biarritz (20a.).

Arlo administratiboari dagokionez, aglomerazio elkargo bat osatzen du, frantsesez agglomération Côte basque – Adour izena baliatzen duena.

Arlo geografikoan, oraindik erabiltzen da herri-elkargoaren izen zaharra (BAB), Lapurdiko eskualdea definitzeko, zeina Baiona, Angelu, Biarritz eta Bokalek osatzen duten [2], Bidarte, nahiz eta herri-elkargoko kide izan, geografikoki Lapurdi Itsasegian dago kokaturik.

Remove ads

Udalerriak

Informazio gehiago INSEE Kodea, Udalerria ...
Remove ads

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads