Mexikoko goi-lautada
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mexikoko goi-lautada (gaztelaniaz: Altiplanicie mexicana edo Mesa Central) herrialde horretako iparralde eta erdialdearen gehienetik zabaltzen den goi-ordoki aridoa da.[1]
Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Mexikoko goi-lautada | |
---|---|
Mota | mendikate eta goi-lautada |
Geografia | |
Koordenatuak | 24°N 103°W |
Estatu burujabe | Mexiko |
Mexikoko estatu | Coahuila de Zaragoza |
Itxi
Mexikoko lurraldea menditsua da, baina alde handiak ditu toki batetik bestera. Bi mendilerrok zeharkatzen dute herrialdea ipar-hego, Ekialdeko Sierra Madre eta Mendebaldeko Sierra Madre, Estatu Batuetako Mendi Harritsuen jarraipena. Bi mendilerro horien artean goi-ordoki zabal bat dago, Mexikoko goi-lautada, lurraldearen hiru laurden hartzen dituena. Goi-ordoki horretara iristen diren ibai batzuen ura ez da itsasora iristen, hango sakonuneetan geratzen baita. 900-1.200 metroko garaiera du iparraldean, eta 2.000-2.700 metrokoa hegoaldean.