From Wikipedia, the free encyclopedia
Michael Moore (Flint, 1954ko apirilaren 23) Estatu Batuetako film zuzendaria, dokumentalgile eta idazle eztabaidagarria da.[1]
Globalizazioa, korporazio erraldoiak, bortizkeria eta George W. Bush-en gobernua dira haren kritika gogorrenen jomuga ohikoa.
Michigan estatuko Flint hirian jaio zen Michael Moore. Garai horretan, General Motors enpresako lantegi gehienak Flint-en zeuden. Ama idazkari eta aita zein aitona hor egin zuten lan. Haren osaba bat sindikatu baten fundatzailea izan zen.
Jatorri irlandarra izanda, eskola katoliko batera joan zen. 1972an jaso zuen graduatua. Urte horretan bertan, eskolako zuzendariaren eta zuzendariordearen kontrako kanpaina abian jarri zuen. Urtearen bukaerako, biek dimisioa aurkeztua zuten.[2]
Arrano maila ere badauka Michael Moore-k Amerikako Boy Scouts-en artean. Maila hori altuena da, eta gaur egun ere horretaz harro-harro dabil Michael Moore. Titulu hori lortzearren, segurtasun neurriei buruzko dokumental bat filmatu zuen.[3]
Michigango unibertsitatean ikasle egunkarian idatzi ohi zuen. 22 urterekin, The Flint Voice izeneko aldizkari alternatiboa sortu zuen. 1990etik Kathleen Glynn du emazte Moorek. Alaba bat daukate, Natalie izenekoa eta 1981ean jaioa. New Yorken bizi dira hirurak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.