Miren Gaztañaga
euskal idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Miren Gaztañaga (Irun, 1979ko abuztuaren 3a) aktore[1] gipuzkoarra da. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Miren Gaztañaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1979 (44 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta idazlea |
Itxi
Antzerkiola Imaginarioarekin abiatutako bideak eraman zuen bete-betean antzerki mundura, eta Ainhoa Izagirre, Silvia Clemente, Cristina Samaniego, Ander Lipus eta Aristides Vargasekin ikasi zuen bere lanbidea[2].
Arte eszenikoen baitan bestelako diziplinak ere landu ditu, dantza eta musika kasu: Sagarroi taldearen abeslaria izan zen 2007-2010 urteen artean[3].