Miso
From Wikipedia, the free encyclopedia
Misoa (japonieraz: みそ edo 味噌?) japoniar janari bat da, hartzitutako ore itxura duena, proteinaz aberatsa, zapore sarkorrekoa eta oso gazia. Misoa ekoizteko teknikak Txinatik eraman ziren duela 1300 urte inguru[1]. Hori argia edo arre iluna izan daiteke eta intxaur-gurinaren ukia du.
Datu azkarrak Materialak, Osagaiak ...
Miso | |
---|---|
fermented bean paste (en) , soy food (en) eta ongailu | |
Materialak | Aspergillus flavus var. oryzaea soja alea gatz arrunta soja |
Osagaiak | soja |
Historia | |
Jatorria | Japonia |
Itxi
Hauek dira osagaiak:
- soja haziak
- arroza edo garagarra (sojaren bikoitza)
- itsasoko gatza eta ura
- kōjikin (麹菌) onddoa (Aspergillus oryzae) edo shōyu-kōji-kin (醤油麹菌) onddoa (''Aspergillus sojae).
Onddoak hartzidura prozesu bat eragiten du, miso motaren arabera aste batzuk edo hiru urte iraun dezakeena.