Moonshine Wagon
Gasteizko musika taldea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Moonshine Wagon Euskal Herriko heavy-bluegrass talde bat da. 2013ko udazkenean sortu zen Gasteizen, dibertimenduz kalean jotzeko elkartzen zirenean eta, horretarako asmorik gabe, publikoaren gorespenez, etengabe hazi dira. Orduz geroztik, Europa osoko eta Amerikaren zati bateko aretoetan eta jaialdietan dabiltza, modu autogestionatuan, «Wagon» autokarabanan, gehien gustatzen zaiena eginez. Soka-laukote batek osatzen du taldea, eta biolina, mandolina, banjo, gitarra, bouzouki eta kontrabaxua tartekatzen dituzte nagusiki. Batzuetan kolaborazioak ere izaten dituzte.
Moonshine wagon | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Gasteiz |
Musika mota | bluegrassa, folka, heavya |
Instrumentuak | biolina, banjoa, mandolina, bouzukia, gitarra, kontrabaxua. |
Urteak | 2013 - gaur |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Baga-biga produkzioak |
Taldekideak | |
Goiatz Dutto Lander Lourido David Sánchez (Dagda) Víctor Martín |
Oso erraz ezagut daitezke beren berezitasunengatik: erraz kutsatzen den zuzeneko energia agortezina, umorez betetako kontzertuak, abestiak eta sare sozialetan mundu osoan zehar bidaiatuz argitaratzen dituzten dokumentalak eta abar. 4 album argitaratu dituzte: «Folk You !», «Porca Miseria», «Straight From The Mud» eta atera berri duten «Self destruction».
Moonshine Wagon Goiatz Duttok (biolina, mandolina eta ahotsa), Lander Louridok (gitarra eta ahotsa), David Sánchezek (banjoa, mandolina eta bouzukia) eta Victor Martinek (kontrabaxua) osatzen dute 2022ko martxoan.
Ibilbide luze bat egin dute daramatzaten urteotan, Europa osoan eta Amerikaren zati batean 1000 kontzertu baino gehiago eman baitituzte. Momentu honetan beren azkenengo disko-aurkezpen biran dabiltza.[1]