Ingurumen zientzialari estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Na'Taki Osborne Jelks (Walnut Grove) AEBetako ingurumen-zientzialari bat da. Spelman Collegen ingurumen eta osasun zientzietako irakasle laguntzailea da eta Agnes Scott Collegen osasun publikoko irakasle bisitaria. Ezaguna da ingurumen-justizian eta hiri-iraunkortasunean duen aktibismoagatik, eta, horregatik, Etxe Zuriak Aldaketaren Txapeldun izendatu zuen 2014an.
Na'Taki Osborne Jelks | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Walnut Grove (Mississippi), |
Hezkuntza | |
Heziketa | Georgia State University (en) 2016ko maiatzaren 13a) Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Christine E. Stauber (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingurumen zientzialaria eta ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | Spelman College (en) |
Jelks Walnut Groven jaio zen, Mississippin; bere familia Louisianako Baton Rougera joan zen bizitzera.[1] Zientzietako unibertsitate-batxilergoa lortu zuen Spelman Collegen, osasun publikoko masterra Emory Unibertsitatean, eta doktoregoa Georgiako Estatuko Unibertsitateko Osasun Publikoko Eskolan.[2]
2016an doktoregoa lortu zuen, Combined Environmental and Social Stressors in Northwest Atlanta 's Proctor Creek Watershed: An Exploration of Expert Data and Local Knowledge (Atlantako ipar-mendebaldeko Proctor Creeken arroko ingurumen- eta gizarte-estresaren faktoreen konbinazioa: adituen datuen eta tokiko ezagutzen miaketa) izeneko tesiari esker. Jelken doktorego-aholkularia Christine Stauber ingurumen-osasunean espezializatutako zientzialari estatubatuarra izan zen.[3] Bere ikerketak komunitatearen parte-hartzean zentratzen dira, hiri-arroetako ingurumen-estresaren faktoreak identifikatzeko.[4][5]
2001ean, Jelksek Atlanta Earth Tomorrow programa sortu zuen, Basoko Bizitzaren Federazio Nazionalaren programa, hiriko gazteak naturarekin, gizabidezko konpromisoarekin eta lidergoaren garapenarekin lotzen dituena.[1] Gainera, sortzen lagundu zuen West Atlanta Watershed Alliance batzordeko presidentea da.[6]
Proctor Creek Stewardship Council erakundearen presidentekidea da. Atlantako mendebaldeko Proctor Creek arroaren osasun ekologikoa lehengoratzea du helburu oinarrizko erakunde horrek. Herritarren Zientzia Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide ere bada.
2018an, Jelks Ingurumena Babesteko Estatu Batuetako Agentziaren Ingurumen Justiziako Aholku Batzorde Nazionaleko (NEJAC) kide izendatu zuten. Gainera, Basoko Bizitzaren Federazio Nazionalaren Garapen Komunitarioko eta Lidergoko Programen kudeatzailea da.[7]
Jelksen ingurumen-aktibismoa People aldizkarian[8] eta The New York Times egunkarian agertu da.[9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.